M. Ward musikariaren kontzertua izango da bihar Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2018ko mai. 16a, 10:32
M. Ward kontzertu batean. (Youtube)

Kulturaz kooperatibak Son Estrella Galiciarekin elkarlanean antolatu du emanaldia, eta 21:30ean hasiko da. Bakarlari moduan emango du kontzertua M. Wardek, eta sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean nahiz Sanagustin kulturgunean. Aurrez 17 euro ordaindu beharko da sarrera, eta bihar, 20 euro.

M. Ward musikariak kontzertua eskainiko du bihar, osteguna, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak Son Estrella Galiciarekin elkarlanean antolatu du emanaldia, eta 21:30ean hasiko da. Bakarlari moduan emango du kontzertua, eta sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean nahiz Sanagustin kulturgunean. Aurrez 17 euro ordaindu beharko da sarrera, eta bihar, 20 euro. Kultur Bonoa erabili ahal izango da kontzertura sartzeko.

Portlanden (AEB) jaioa da Matthew Stephen Ward, eta indie, folk eta country musika sortzailea da. 90ko hamarkadaren amaieran Ameriketako Estatu Batuetan sortu ziren folk musikarien generaziokoa da. Hainbat disko argitaratu du bere ibilbidean zehar, eta produktore gisa ere lan egin izan du, Mavis Staples taldearekin, esaterako.