Elirale konpainiaren Oa-Huetak ikuskizuna antolatu du Kulturaz kooperatibak biharko. Dantza eta musika uztartuko dituen Sarea dantza zirkuituaren barruko emanaldia, 2 urtetik gorako haurrei zuzendutakoa da. Oihan Indart, Chloé Sindera eta Paxkal Irigoyen dira antzezleak, eta 30 minutu inguruko ikuskizuna eskainiko dute. 17:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean.
Emanaldirako sarrerak hiru euroren trukean eskura daitezke Sanagustin kulturgunean nahiz Kulturaz.eus webgunean.