Imanol Lasa diputatua Iraurgiko ikasleekin, Haurren Erabakia programaren barruan

Uztarria.eus 2018ko api. 18a, 17:30

Iraurgi Ikastetxean izan da gaur Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramailea eta Gobernantza diputatua. Iraurgiko ikasleekin elkartu da Lasa, aldundia Unicefekin batera garatzen ari den Haurren Erabakia programaren barruan. Haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzea eta horien iritzi, ekarpen eta proposamenak politika publikoen diseinuan txertatzea da egitasmo horren helburua, eta Gipuzkoako hainbat ikastetxe ari dira bisitatzen horretarako foru ordezkariak.

"Haurrek Azpeitia hobetzeko egindako proposamenak jaso, eta Eneko Etxeberria alkateari helarazteko konpromisoa hartu dugu gaur. Gipuzkoaren etorkizunaren inguruan ere hainbat ekarpen egin dituzte. Mila esker harreragatik!", idatzi du diputatuak Twitterren.

(Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)