Ostiralean igaroko da Itzulia Basque Country Azpeititik

Uztarria.eus 2018ko api. 3a, 13:38

Iaz Nuarbetik igaro zen Itzulia. (Uztarria)

Atzo hasi zen Itzulia, eta ostiralekoa azken aurreko etapa, bosgarrena, izango da. Etapa horretan 164,7 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Horiek Loiolatik 16:11ean pasatuko direla aurreikusten dute probaren antolatzaileek, eta Lasaotik, berriz, 16:21ean. Loiolan sprinta izango dute jokoan txirrindulariek. 

Itzulia Basque Country –orain arte Euskal Herriko Itzulia– ostiralean igaroko da Azpeititik. Atzo hasi zen proba Zarautzen, eta apirilaren 7ra arte jokatuko da. Guztira, sei etapa jokatuko dituzte txirrindulariek, eta azken aurreko etapa, bosgarrena, da Azpeititik pasatuko dena.

Bosgarren etapa apirilaren 6an jokatuko dute, eta Gasteizen hasi eta Eibarren bukatuko da. Etapa horretan 164,7 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Horiek Loiolatik (118,2 kilometroa) 16:11ean pasatuko direla aurreikusten dute probaren antolatzaileek, eta Lasaotik, berriz, 16:21ean.

Bosgarren etapan hiru mendate gogor izango dituzte aurretik txirrindulariek: bigarren mailako Elosua eta Endoia eta lehen mailako Azurki. Bi sprint ere izango ditu etapak, eta horietako bat Loiolan izango da.

Bosgarren etaparen profila. (Itzulia)