Garizumako otoitz-gogoetak egingo dituzte Parrokian

Uztarria.eus 2018ko mar. 19a, 12:45
Parrokiako areto txikian egingo dituzte gogoeta saioak.

Asteazkenera arte egunero egingo dituzte gogoeta saioak, 17:00etan hasita. Juan Mari Uriarte gotzainak gidatuko ditu.

Gaur, astelehena, hasi eta asteazkenera arte, Garizumako otoitz-gogoetak egingo dituzte Parrokian. Juan Mari Uriarte gotzainak gidatuko ditu gogoeta saioak.

Garizumako otoitz-gogoeta saioak 17:00etan hasiko dira, eta Parrokiako areto txikian –eguneroko meza ematen duten lekua– egingo dituzte.