Imanol Albizu eta Oihana Labiano Gipuzkoako Eskolarteko finalean izango dira

Uztarria.eus 2018ko mar. 17a, 12:59
Oihana Labiano eta Imanol Albizu bertsolariak.

Apirilaren 20an Lasturren jokatuko den Gipuzkoako Eskolarteko finalean izango dira Imanol Albizu eta Oihana Labiano azpeitiarrak, Haizea Arana, Uxue Alkorta, Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Oihana Anara eta Aitor Tatiegi bertsolariekin batera.  

Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Bertso Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketa atzo jokatu zuten Anoetako Kuku Elkartean, eta, beraz, erabakita geratu da apirilaren 20an ospatuko den finalera zein zortzikote sailkatu diren. Imanol Albizu eta Oihana Labiano azpeitiarrak Lasturren jokatuko den finalean izango dira, Haizea Arana, Uxue Alkorta, Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Oihana Anara eta Aitor Tatiegi bertsolariekin batera.