Uraren inguruko tailerra antolatu du Ekoetxea Azpeitiak datorren iganderako

Uztarria.eus 2018ko mar. 12a, 11:58

Uraren tailerra LH3tik DBH2ra bitarteko gaztetxoentzat izango da. Hiru saio eskainiko dituzte: 10:00etan, 11:10ean eta 12:20ean. Tailer horretan izena emateko azken eguna bihar, asteartea, izango da; izan ere, plazak mugatuak dira. Ekoetxean eman behar da izena.

Ur gezaren garrantziaz ohartarazteko eta errekurtso horren kudeaketa jasangarria sustatzeko Uraren Nazioarteko Eguna ospatuko da datorren martxoaren 22an. Egun hori dela eta, Ekoetxea Azpeitiak uraren inguruko jolasak antolatu ditu martxoaren 18rako. Hain zuzen ere, uraren tailerra eskainiko dute LH3tik DBH2ra bitarteko gaztetxoentzat. Hiru saio eskainiko dituzte: 10:00etan, 11:10ean eta 12:20ean.

Tailer horretan izena emateko azken eguna bihar, asteartea, izango da; izan ere, plazak mugatuak dira. Loiola auzoan dagoen Ekoetxea Azpeitian eman behar da izena, museo@ingurugiroetxea.org helbidera idatzita edo 943-81 24 48 telefonora deituta. Tailerrerako plazak mugatuak dira.