Juan Antxieta musika eskolako 29 ikasle XIII. Piano Jaialdian

Uztarria.eus 2018ko ots. 27a, 10:29

Joan zen zapatuan eta igandean XIII. Piano Jaialdia izan zen Andoainen, eta han izan ziren Juan Antxieta musika eskolako 29 ikasle. Adinaren arabera, maila desberdinetan parte hartu zuten ikasleek, eta guztira 10 urrezko domina eta 18 zilarrezko eskuratu zituzten. Gainera, Deñe Garcia ikasleak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen.

Juan Antxieta musika eskolak azaldu duenez, datozen urteetan ere Andoaingo jaialdian parte hartzen segitzeko asmoa dute. "Oso gustura gaude egindako lanarekin eta lortutako emaitzekin. Polita izaten da jaialdia, ikasleei elkar entzuteko aukera ematen die eta oholtza gainean kolazko pianoa jotzeko parada izaten dute".