Anjel Lertxundiren 'Zu' liburuaz arituko dira bihar Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2018ko ots. 26a, 13:29

Literatura solasaldia 18:00etan hasiko da, eta Pako Aristik gidatuko du. Orioko idazleak sufrimenduaz eta heriotzaz egiten du gogoeta Zu nobelan.

Azpeitiko Udal Liburutegiak literatura solasaldia antolatu du biharko, hilak 27. Anjel Lertxundiren Zu liburuaz hitz egingo dute 18:00etan hasita. 

Orioko idazleak sufrimenduaz eta heriotzaz egiten du gogoeta Zu nobelan. Emazteari diagnostikatu dioten minbiziak bizitza aldatu dion bikote baten gorabeherak kontatzen ditu, gizonezkoaren ikuspegitik.

Pako Aristi izango da biharko solasaldiaren dinamizatzialea. Nahi izanez gero, liburutegian eskura daiteke liburua.