Bertsio Gauerako prestatzen hasteko deia egin du Gaztetxeak

Uztarria.eus 2018ko ots. 15a, 14:35
Bertsio Gauera

Gaztetxeak urtero egiten duen Bertsio Gaua martxoaren 10ean izango da aurten. Egun horretarako oraindik aste batzuk falta diren arren, herritarrei beren sormena taularatzeko deia egin diete Hasi instrumentuak desafinatzen lelopean. Bertsio gaua antolatzeko aurreneko batzarra hilaren 26an egingo dute.

Azpeitiko Gaztetxea hasi da urtero antolatzen duen Bertsio Gauaren prestaketa lanekin. Dagoeneko jakinarazi dute data: martxoaren 10a, zapatua, eta herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu.

Bertsio Gaua urrun dago oraindik, baina dagoeneko jarri dute Gaztetxeko oholtzara igo nahi duten lagunekin aurreneko bilera egiteko hitzordua. Otsailaren 26an, astelehena, egingo dute batzarra Gaztetxean, 21:00etan hasita. Bertan hizpide izango dituzte, besteak beste, antolakuntzari lotutako zenbait kontu eta emanaldiaren inguruko xehetasunak. Musika taldeen bertsioak egitera animatu nahi duten lagunek ezinbestean agertu beharko dute batzarrera.