'Tres anuncios en las afueras' eta 'Ferdinand' filmak eskainiko dituzte datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2018ko ots. 15a, 11:18

Bihartik astelehenera bitartean bi film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Batetik, Tres anuncios en las afueras (2017, AEB) eskainiko dute ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean; bestetik, umeei zuzendutako Ferdinand (2017, AEB) animaziozko filma emango dute igande arratsaldean.

Hona hemen, asteburuko film emanaldien ordutegia:

Otsailak 16, ostirala

22:00: Tres anuncios en las afueras.

Otsailak 17, zapatua

22:00: Tres anuncios en las afueras.

Otsailak 18, igandea

16:30: Ferdinand.

19:30: Tres anuncios en las afueras.

Otsailak 19, astelehena (ikusleen eguna)

21:00: Tres anuncios en las afueras.