'Mikrouhinak' saioa

'Mikrouhinak' bideo sortako aurrena, Inauterietako kontzertua

Uztarria.eus 2018ko ots. 5a, 16:58

Atzo, igandea, Karnabaletako kontzertua eskaini zuten Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak, Sanagustin kulturgunean. Gainera, ohiko legez, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek Inauterietako argazki proiekzioa eskaini zuten kontzertuan zehar. Jendetza izan zen kulturgunean.

Bideo hau Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz Kooperatibak martxan jarri duten Mikrouhinak bideo sortako aurrena da. Hain zuzen ere, hiru eragileek elkarlanean hainbat bideo egingo dute aurrerantzean. Asko kulturari lotutako emanaldietan hartutako irudiekin eta adierazpenekin osatuko dituzte, baina izango da bestelakorik ere.