Gogotik astindu dituzte aitzurrak Zuhaitz Egunean

Uztarria.eus 2018ko ots. 4a, 13:01

Zuhaitzek dituzten balioak indartzeko asmoz, Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean Izarraizko Atea parkean, Udalak eta Ekoetxeak elkarlanean antolatuta. Herritarrak 10:30ean elkartu dira Esklabetan, eta taldeka antolatu dira. Guztira, 50 bat lagun bildu dira, eta 75 zuhaitz inguru landatu dituzte denen artean, hiru gunetan banatuta. Hainbat neurritako espezieak landatu dituzte: handien artean, liquidambar styraciflua, ginkgo biloba eta fagus sylvatica pagoak; eta txikien artean, astigar japoniarrak.

Gogotik astindu dituzte aitzurrak han bildu direnek, izan haur edo heldu. Giro polita nagusitu da, eta zuhaitzak landatzea amaitu ostean, hamaiketakoa izan da guztientzat.