Udalak eskerrak eman dizkie Gabonetako ekintzetan lagundu duten guztiei

Uztarria.eus 2018ko urt. 9a, 16:29

Erakundearen arabera, ekintza guztiak "arrakastatsuak" izan dira eta "giro onean" egin dira; horregatik, herritarrei eskerrak eman dizkiete udal ordezkariek horiek erakutsitako "eskuzabaltasunagatik".

Azpeitiko Udalak eskerrak eman dizkie Gabonetako ekintzetan lagundu duten guztiei. Erakundearen arabera, ekintza guztiak “arrakastatsuak” izan dira eta “giro onean” egin dira; horregatik, herritarrei eskerrak eman dizkiete udal ordezkariek horiek erakutsitako “eskuzabaltasunagatik”.

Santo Tomas jaietatik Errege Bezperara artean hainbat ekintza berezi izan da Azpeitian, hala nola Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, bandaren emanaldia, kontzertuak, haur parkea, gaztetxoentzat ekintzak, zinema eskaintza eta Erregeen desfilea. Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak azaldu du ekintza horiek guztiak “ondo” atera direla, eta herriko eragileen eta norbanakoen inplikazioa nabarmendu du. “Bakoitzak bere aldetik ahal duena eginda, ekintza guztiak giro onean egitea lortu dugu, eta oso pozik gaude”.