2017/12/13 Egun osoa

Festak

Santa Luzia Eguna Elosiagan

Elosiaga, Azpeitia

10:30. Meza Elosiagako Santa Luzia baselizan. Zumaiako eta Azpeitiko abesbatzak eta Jose Luis Frantzesena organo-jotzaileak parte hartu dute. Gainera, Juan Bautista Mendizabalek Elosiagaren eta San Inazioren arteko loturaren inguruko azalpenak emango ditu.

Ondoren. Soinu-jotzaileekin kalejira Añota sagardotegira.

11:30. Hamaiketakoa Añotan. Bertsotan ariko dira Sebastian Lizaso eta Millan Telleria. Giroa alaitzen ariko dira Lidia eta Itzeder.

12:30. Herri kirol erakustaldia egingo dute Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolariek eta Martin Mendizabal eta Elias Perez harrijasotzaileek.

14:30. Bazkaria Añota sagardotegian.

Arratsaldean. Erromeria bertsolariekin eta trikitilariekin.