Zumarragako Ospitalak jakinarazi du ohar bidez, ospitalaren izenean erabiltzaileei deiak egiten ari direla egunotan, inkestak erantzuteagatik sariak zozkatzen direla esanaz. Hori “gezurra” dela adierazi dute ospitaletik, eta Ertzaintza jakinaren gainean jarri dutela.