10 Bitxiak saria, L. Xaxarki estetika zentroarentzat

Uztarria.eus 2017ko aza. 21a, 18:29
Ezkerrean Idoia Illarramendi, eskubian Lurdes Olaizola, 10 Bitxiak saria eskutan. (Maialen Etxaniz)

Gipuzkoako Bazkundeak eta Urolako merkataritza-bulegoek ostiralean banatu zituzten sariak. Guztira, hamar komertziok jaso zuten 10 Bitxiak saria. Horiek "balio azpimarragarriak eta prestigioa transmititzen" dutelako nabarmendu dituzte.

Joan den ostiralean banatu zituen Gipuzkoako Bazkundeak 2017ko Gipuzkoako Merkataritza sariak, eta horietako bat Azpeitira etorri da. Izan ere, L. Xaxarki estetika zentroa 10 Bitxiak sariarekin itzuli da sari banaketatik. Eskualde mailako saria eskuratu du estetika zentroak, Gipuzkoako Bazkundeak eta Urolako merkataritza-bulegoek hala erabakita. Joan den ostiraleko sari banaketa ekitaldian izan ziren estetika zentroko Lurdes Olaizola eta Idoia Illarramendi, eta Bertan merkatari elkarteko teknikari Xabier Aldalur. 

Gipuzkoako Bazkundeak eta Urolako merkataritza-bulegoek urtero hamar komertziori ematen diote 10 Bitxiak saria, "balio azpimarragarriak eta prestigioa transmititzen" dutelako. Aurtengo sari nagusia Donostiako Hawaii dendak eskuratu du.