Ahotsenearen 10. urteurrena ospatzeko, argazki erakusketa zabaldu dute Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko aza. 20a, 20:09

Ahotseneak hamar urte bete ditu aurten, eta, hori ospatzeko, argazki erakusketa zabaldu dute gaur Sanagustin kulturgunean. Durangoko Azokaren baitako sortzaileen gunea da Ahotsenea, idazleek eta musikariek sortua, eta herriz herri ospatuko dute urtemuga. Lau geltoki izango ditu birak, eta Sanagustin kulturgunekoa izango da azkena. 

Ahotseneak prestatu du erakusketa, eta Txelu Angoitia, Saioa Cabañas Gauilunak eta Joseba Barrenetxea argazkilariek ateratako 25 irudi bildu dituzte bertan. Horiek ikusteko aukera izango da, abenduaren 3ra bitartean.