Sobietar Zine Zikloaren bigarren emanaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2017ko aza. 2a, 13:59

Azpeitiko Gaztetxeak gaur, osteguna, jarraituko du Sobietar Zine Zikloarekin. Iraultza Sobietarraren mendeurrenaren harira antolatu dituzte filmen emanaldiak, eta gaurkoan Sergei Parajanov zuzendariaren Ashik Kerib filma izango da ikusgai, 21:00etan hasita. 

Zine zikloa azaroaren 16ra arte luzatuko da. Honako hauek dira datozen asteetan eskainiko dituzten filmak: 

  • Azaroak 9 - Octubre (Sergei M. Eisenstein)
  • Azaroak 16 - Ivan El Terrible 1 eta 2 (Sergei M. Eisenstein)

Saio guztiak 21:00etan hasiko dira.