Lurrun trenak denboraldiko ohiko zerbitzuaren azken joan-etorriak egingo ditu datozen egunetan

Uztarria.eus 2017ko urr. 25a, 19:26

Azaroaren 1ean itxiko da lurrun trenaren 2017ko denboraldia. Bitarte horretan, zapatuan bi joan-etorri egingo ditu, eta igandean bakarra.

Ohiko zerbitzuaren azken lau itzuliak egingo ditu Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak azaroaren 1a, asteazkena, bitartean. 

Larunbatean, urriaren 28an, Lasaora bi itzuli egingo ditu lurrun trenak. Aurrenekoa 12:30ean irtengo da eta bigarrena 18:00etan. Igandean, hilak 29, joan-etorri bat egingo du, 12:30ean abiatuta. Asteazkenean, azaroaren 1ean, itxiko da lurrun trenaren denboraldia. Urteko ohiko zerbitzuaren azken itzulia 12:30ean hasita egingo du.