Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez espetxeratu izana salatu dute ehunka azpeitiarrek plazan

Uztarria.eus 2017ko urr. 17a, 22:14

Sedizio delitua leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak fidantzarik gabeko behin-behineko kartzelaratzea ezarri die Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteari eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteari. Atzoz geroztik atxilotuta daude biak, eta haien askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Gure Esku Dagok Euskal Herri osoan. Azpeitian ere egin dute elkarretaratzea Junts lelopean, eta 300 bat lagun elkartu dira plazan.