2017/08/01 02:00

Festak

San Inazio bigarrena

San Inazio bigarrena
Azpeitia

09:00. Goiz eresia Izarraitz txistulari taldearekin, Udal Musika Bandarekin eta Eltziegoko gaiteroekin.
10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
10:15. Herriko agintariek ongietorria egingo diete udaletxe aurrean Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko kideei. Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikan egingo den Meza Nagusira.
11:00. Meza Nagusia Loiolako basilikan, herriko apaizek eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Parrokiako abesbatzak eta Julian Barrenetxea abesbatzak abestuko dute, Jose Luis Frantsesena organo-jotzaileak lagunduta eta Javier Alberdik gidatuta.
-X. Bakailao Txapelketa, plazan. Bitartean, hamaiketakoa.
12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz Taldeak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
15:00. Bertso bazkaria, Azoka Plazan. Bertsolariak: Maialen Akizu, Maider Arregi, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi.
16:30. Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean. (16:00etan hasiko da izen-ematea)
17:30. Go!azen dantzatu eta abestera emanaldia, Perez Arregi plazan.
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz taldeak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
18:30.
-Ekain Txou eta lagunak: zirko eta antzerki emanaldia, plazan.
-Emakumeen eskuzko pilota partidak, Frontoi Txikian. Lehenengo partida: Maddi Unanue-Naroa Agirre / Maialen Ganzarain-Oihana Orbegozo. Bigarrengo bertso pilota partida: Eneritz Arrieta-Oihana Unanue / Patri Espinar-Alaitz Badiola. Bertsolariak: Iratxe Ibarra eta Oihane Perea.
19:00-20:30. Kolpez Blai perkusio taldearen emanaldia kaleetan zehar.
19:00. Emakumeok Plazara ekitaldia eta kontzertu sorpresa plazan.
22:00. Passepartout taldearen kontzertua, txosnagunean.
23:00. Ekitaldi feminista, txosnagunean.
23:30. Gatibu taldearen kontzertua, plazan.
01:00. Egurra ta kittoren kontzertua txosnagunean.
01:00-03:00. DJ festa Olazko Andre Mariaren plazan.
02:30. DJ Komando Klitorixen kontzertua txosnagunean.

06:00. Incansables txaranga, kaleak alaituz.
07:30. Bigantxak (Ganadutegia: Marques de Saka eta Elurtegi), Done Jakue kalean.
08:00. Gosaria.
08:30. Zumba erakustaldia, plazan.
09:00. Suziri eta danbatekoen bidez, 2017ko jaien amaiera.