2017/07/30 02:00

Festak

San Inazio bezpera

San Inazio bezpera
Azpeitia

11:00etan. Hamaiketakoa, plazan.
12:00etan. Txupinazoa. Azpeitiko dantza goraipatuko da txupinazoan: Itsasi Dantza Taldea (40 urte bete ditu), Sahatsa Dantza Taldea, Luix Beltza Dantza Suelto Eskola, Jose Mari Orbegozo eta Angel Oiarzabalen dantza eskolak txupinazora gonbidatu dira.
Ondoren, Udaleko Musika Banda, Izarraitz txistulari taldea, Eltziego gaiteroak eta erraldoien nahiz buruhandien kalejira.
12:05. Marea Arroxa, kaleetan zehar. Euskal dantzen kalejira trikitilarien laguntzaz.
12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa, zezen plazan.
15:00. Herri bazkaria, plazan.
17:00. Txosnen irekiera eta jolasak txosnagunean.
18:00-19:30. Bigantxak 16 urtetik gorakoentzat.
Ondoren, zezen txikiak Done Jakue kalean. Ganadutegia: Lopene.
18:30ean. 
-Kalejira musikatua txosnagunetik abiatuta.
-Zezenketa.
19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako Basilikan. Parrokiako abesbatzak
eta Julian Barrenetxea abesbatzak kantatuko dute. Itziar Urbieta izango da organo-jotzailea eta Javier Alberdi zuzendaria.
19:00-22:30. Gau Erdi txarangaren kalejira, zezen plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
19:30-21:30. Rock Kalean emanaldia eta ikuskizuna, kaleetan zehar.
22:00. Trini Foxen kontzertua txosnagunean.
23:00. Lehenengo su festa: Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza) etxearen eskutik.
23:30.
-Vendetta taldearen kontzertua, plazan.
-Fan & Go taldearen erromeria, Olazko Amaren plazan.
01:00. Erokomeriren eskutik erromeria txosnagunean.