2017/06/01 -

Erakusketa

Erakusketa: Atman

Azpeitia

Mai Vázquez-Domènech (Azkoitia) artista azkoitiarrak ATMAN izenez bildu ditu 11 margolan, akrilikoan eginda. Lehiaketa askotara aurkeztu ez bada ere, bi sari lortutakoa da; Azkoitian, lagin kolektibo batekin Lehen Sari Berezia, eta Lezon, Elias Salaberria zena oroitzeko egiten den estilo libreko Pintura lehiaketan, lehen saria. Erakusketa ekainaren 16a arte egongo da.