2016/10/06 19:30

2016 ko Ollagor ehizarako txartelak jasotzeko

Ollagorra elkartea, Azpeitia
Urtero bezala, Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartean datorren oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak tramitatzeko epea zabaldu dugu. Elkartean bertan egin daitezke, irailaren 22an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean. Urriaren 6an, osteguna, ordutegi berean, jaso ahal izango dira txartelak. Norberak ere bete ahal izango ditu tramiteak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuz.