2016/08/01 02:00

Festak

Saninazioak: abuztuak 1

Saninazioak: abuztuak 1
Azpeitia
  • 09:00. Goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Musika Bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.
  • 10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
  • 10:15. Herriko agintariek ongietorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei.
    Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikan egingo den meza nagusira.
  • 11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Bertan, Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde Meza abestuko dute, organista Jose Luis Frantzesena izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
    IX. Bakailao Txapelketa, plaza Nagusian.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
    Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
  • 14:30. Herri bazkaria, Berdura plazan.
  • 17:00. Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean (16:30ean irekiko da izen-ematea, kulturgunean bertan).
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
    Bapatean Zirko taldearen antzerki emanaldia, Perez Arregi plazan.
  • 18:30. Zezenketa, feriako hirugarrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Emakumeen eskuzko pilota jaialdia, Frontoi Txikian. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.

    Lehenengo partida: Alaitz Badiola (Azpeitia)-Ainitze Labaien (Amezketa) vs Maite Iriarte (Azpeitia)-Alazne Inziarte (Oiartzun); bigarrengo partida: Olaia Bikendi (Azkoitia)–Patri Espinar (Hernani) vs Eneritz Arrieta (Azkoitia)-Miriam Arrillaga (Zubieta)
  • 18:45. Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen-plazatik irtenda, kaleetan zehar.
  • 22:00. Rodeo Stoner taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, ekitaldi feminista.
  • 00:00. Ken Zazpi taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    DJ festa, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 01:00. Joseba B. Lenoir Gang-en kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Pelax kontzertuan, txosnagunean.