2016/05/11 19:00

Mahai-ingurua: 'Zertarako herri galdeketa?'

Mahai-ingurua: 'Zertarako herri galdeketa?'
Baigera II (Sanjuandegiko Jubilatuen Elkartea), Azpeitia

Ekainaren 12an Azpeitian egingo den Euskal Herriaren independentziari buruzko herri-galdeketa dela eta, Xanjuandeiko herri-galdeketaren aldeko taldeak jatorri ezberdineko hiru solaskide ekarri ditu bakoitzak bere ikuspegia eman dezan Euskal Herriaren erabakitzeko eskubideari eta Azpeitiko herri-galdeketari buruz. Aurkezlea: Linette Montalvo. Puerto Ricon jaio zen. Duela zortzi urte etorri zen Euskal Herrira eta azken hiru urteak Azpeitian egin ditu. Gizarte Zientzietan lizentziatua da, eta Wek International Gobernuz Kanpoko Erakundean egiten du lan. Hizlariak: Jon Maia Soria. Urretxun jaio zen. Euskal Filologian lizentziatua da, eta bertsolari ezaguna. Lau aldiz izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista. Puntako bertsolaria izateaz gain literaturan, gidoigintzan eta musikan ere lan bikainak egina da. Begoña Garmendia Vazquez. Lucenan (Cordoban) jaio zen eta Beizaman bizi da. Zuzenbidean lizentziatua da, eta udal idazkari kontu-hartzailea eta sarrerako idazkaria, estatu mailako funtzionarioa da. Azkoitiko Udaleko idazkaria da gaur egun eta aurretik Errezilen eta Usurbilen aritu izan da. Mahai-inguru atsegina, goxoa eta hunkigarria izango da. Gorde zita!