2015/11/23 - 2015/11/29 01:00

Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea

Azpeitia

Azaroak 23, astelehena

16:00etan Zoritxarrei aurre egiteko gizaki ororen gaitasuna, hitzaldia. David Alvear izango da hizlaria, eta Baigera Ieko aretoan eskainiko du solasaldia.

18:00etan txokolatada Baigera Ien.

Azaroak 24, asteartea

16:00etatik 18:30era Bingo saioa Sanjuandiko Baigeran.

Ondoren, txokolatada.

Azaroak 25, asteazkena

16:00etan karta-joko txapelketak. Musa Baigera Ien, eta tute eta eskoba txapelketak Baigera IIn.

Azaroak 26, osteguna

14:30ean Donostiako aquariumera irteera.

Ondoren, Aginagako sagardotegian merienda.

Azaroak 27, ostirala

17:00etan Bingoko sari banaketa ekitaldia Baigera Ien.

Ondoren, txokolatada eguneko zentroan.

Azaroak 28, zapatua

09:10ean irtenda, mendi ibilaldia Zumarragatik Aizpurutxora. Ibilaldia egindakoan, hamaiketakoa egingo dute Aizpurutxoko tabernan.

Azaroak 29, igandea

09:15ean kalejira.

11:00etan hamaiketakoa Baigera Ien.

12:30ean hildako bazkideen aldeko meza parrokian.

14:15ean 90 urteko herritarren bazkaria. Ondoren, omenaldia eta sari banaketa.