2015/09/17 19:30

Ollagor ehizarako txartelen tramitazioa

OLLAGORRA elkartea, Azpeitia
Urtero bezala, Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartean datorren oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak tramitatzeko epea zabaldu dugu. Elkartean bertan egin daitezke, irailaren 17an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean. Urriaren 1ean, osteguna, ordutegi berean, jaso ahal izango dira txartelak. Norberak ere bete ahal izango ditu tramiteak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuz.