2015/09/25 21:30

Dantza

Dantza: 'Solasean'

Soreasu antzokia, Azpeitia

Zuzendaria: Emilio Encabo.
Dantza taldea: Amarauna.
Koreografia: Pilar Andrés, Gabi Ocina eta Miren Gaztañaga.
Dantzariak: Gabi Ocina eta Miren Gaztañaga.
Azalpena: Elkarrizketa hitzen bitartez sortzen da; eta isiluneetan; eta keinuetan; eta mugimenduan. Formen bitartez transmititzen da komunikazioa, baina ez da formetan jaiotzen, adierazteko gogotik baizik. Besteengana iristeko nahi batetik. Batzuetan elkarrizketa liluragarria da; batzuetan jasangaitza. Batzuetan uko egiten diogu, besteetan behartu egiten gaituzte. Erraza dirudi, baina zein zaila bihurtzen den batzuetan.