2015/01/26 17:30

Saioa

Haurren estimulazio goiztiarraren inguruko saio praktikoa

Iraurgiko Haur Hezkuntza (Artzubia, 7), Azpeitia

0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago zuzendua, eta herritar guztientzat irekia izango da. Zaintza zerbitzua ere egongo da, gurasoak saioan dauden bitartean haurrak zaintzeko. Plazak mugatuak izango direnez, interesa izanez gero, lehenbailehen ondorengo telefonora deitzea gomendatzen da: 943816380.

Estimulazio goiztiarra Glenn Domanen metodologian oinarritzen da. Metodologia horrek, umea bere gaitasun intelektuala garatzeko beharrezkoak dituen esperientziez hornitzea du helburu eta, horretarako, ekintza eta estrategia multzo oparoa garatzen du. Adimen tradizionaletatik haratago (matematikoa, linguistikoa), adimen anitzen metodologian oinarritzen da.