Reggae gaueko argazkiak eta bideoa

Lagun giro ederrean pasa genuen zapatua reggaea entzunez gau osoan. 12 Tribu taldeak eman zion hasiera eta 'Roots again' disko berriko kantuak ezagutu genituen. Bikaina aurkezpena. Azpeitiarren atzetik, Survival Bob Marley Tribute band-ekoekin denori ezagunak zaizkigun kantuak entzun genituen, hiru abeslariren ahotsetan. Eta ondoren, Patxi eta Willy Roots Brothers-en DJ lanekin jarraitu genuen gau berezia izan zenari agur esan arte. Argazki bilduma flickr-en. Bideoan, 12 Triburen abesti bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide