Euskal kantu tradizonalak liriko erara

Igande arratsalde honetarako menua. Iñaki Salvador pianojolearen, Olatz Saitua Sopranoaren eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren errezeta, 'Donostiako kantu zarrak' liburuan oinarrituta. 20:00etan hasita, 'Kaia barrenian', 'Ilargi eder', 'Donostiako hiru damatxo', 'Gabonetan', 'Hiru errege Orienteko', 'Pello Joxepe', 'Habanera del Guría' eta beste hainbat abesti entzungo ditugu. Bideoan, Salvador eta Zubillaga aurrez elkarrekin egin duten beste proiektu bateko kontzertuan—. Kutxa Gizarte Ekintzak eta Sanagustin kulturguneak elkarrekin antolatuta.

1971n, Donostiako Aurrezki Kutxak 'Donostiko kantu zarrak' izeneko liburua argitaratu zuen, Tomas Garbizu eta Jose Mari Arozarenak egina. 100 euskal kanta tradizionaletik gora jasotzen ziren. Liburu hartatik abiatuta Iñaki Salvador pianojoleak, Olatz Saitua sopranoak eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak diskoa aterako dute martxoan. Abesti batzuk aukeratu, horietako batzuk Salvador-ek moldatu eta bi abeslari handi horien ahotsean grabatu dituzte kantak. Bada horixe izango da, igande honetan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean emango duten kontzertuan entzun ahal izango duguna.

Abestiak hauek izango dira: 'Kaia barrenian', 'Ilargi eder', 'Donostiako hiru damatxo', 'Gabonetan', 'Hiru errege Orienteko', 'Pello Joxepe', 'Habanera del Guría', 'Goizeko izarra', 'Haurtxo txikia', 'Lo ta lo', 'Beltxarana', 'Aitak semeari', 'Itsasoa laino dago', 'Ume eder bat', 'Petra txardin saltzailea', 'Zure besoetan', 'Idiarena' e 'Ilunabarra'.

Kontzerturako sarrerak salgai daude 6€tan —egunean bertan, 8€tan egongo dira— eta 20:00etan izango da. Eskuratzeko tokiak: www.sanagustinkulturgunea.net eta Sanagustin kulturgunean bertan.

---

Sanagustin kulturgunea. Sorrera: 2010. / info@sanagustinkulturgunea.net, 674 165 700 / Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeatzen du Sanagustin, 2011ko uztailetik. / Kulturgunearen izaera zabala eta parte hartzailea da. / Ostalaritza zerbitzua dauka. / Informazio gehiago 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide