Julian Barrenetxea Abesbatzaren kontzertua izango dugu gaur iluntzean

Azpeitiko Abesbatzaren Gabonetako kontzertua izango da iluntzekoa (abenduak 26, asteazkena). 20:30ean, hasiko da eta 40 bat minutu ingurukoa izango da. Garaiak eskatzen duen moduan Gabonetako kantak abestuko dituzte, ezagunak eta ez hain ezagunak diren abestiak. Klarinetea, Teklatua eta akordeoia instrumentuekin apainduko dituzte ahotsak.

 

Kontzertua

Taldea: Julian Barrenetxea Abesbatza.
Eguna: Abenduak 26, asteazkena.
Ordua: 20:30.
iraupena: 40 minutu.
Lekua: Sanagustin kulturgunea.

---

Julian Barrenetxea Abesbatza. Sorrera: 1986. julianbarrentxea@yahoo.es. Azken urteotan korurako musika indartu nahian eta beronen irudia aldatu nahian dabil, errepertorio klasikoa ahaztu gabe. Informazio gehiago

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide