Aktualitatea

Aristik Seat Leon Kopan lehiatu nahi du aurtengo denboraldian

Uztarria.com | 2002-02-19 : 18:02 | Kirolak

Antonio Aristik aurtengo denboraldirako Seat Leon kopan lehiatzeko asmoa du, beharrezko aurrekontua lortzen badu. Horretarako, laguntzaileekin hitz egiten ari da. Eta dena ondo badoa, aurtengo denboraldian 250 zaldiko Seat Leon bat izango du esku artean. Aristi pasa den denboraldian Espainiako Hyundai kopako garailea izan zen, Accent batekin.

Arrospide eta Arria V. rentzat izan zen Urrezko Aizkora

Uztarria.com | 2002-02-19 : 16:02 | Kirolak

Angel Arrospidek eta Xabier Orbegozok, Arria V.ak, lortu zuten Urrezko Aizkora igandean. Bikote gipuzkoarrak Nazabal eta Lopez Azpilikuetari erraz irabazi zien, hauek lortutako 3 puntuen aurrean 18 lortu baitzituzten Arrospidek eta Arria V.ak.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Era guztietako emaitzak Ikasberriko futbol taldeentzat

Ikasberri Azpeitiko Ikastola | 2002-02-19 : 15:02 | Kirolak

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako futbol taldeek jubenil eta 2. erregional mailan garaipena lortu zuten, ez ordea kadetetako 2. mailan. Asteburuan jokatutako 2. erregional kopako partidan Gazteak taldeari 4 eta 3 irabazi zion ikastolako taldeak, eta jubenilen 1. mailan 1 eta 3 Zestoakoei. Kadeteetako 2. mailan berriz 1 eta 2 galdu zuten Urkikoen kontra.

Lagun Onakek ezin izan zuen Elgoibar menderatu, eta orain hirugarrena da sailkapenean.

Uztarria.com | 2002-02-18 : 18:02 | Ekonomia

Lagun Onak hirugarrena da sailkapenean Preferente mailan Elgoibarko taldearen kontra jokatutako partidan bana berdindu ondoren. Jubenilek 2-1 galdu zuten Antiguokon kontra, eta neskek, Leioakoen kontra 0-7 galdu zuten.

Patxi Altuna omendu zuen EIREk larunbatean Durangon

Uztarria.com | 2002-02-18 : 18:02 | Besterik

EIRE, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak Euskal Unibertsitateko irakasle emerituak omendu zituen larunbatean Durangon. Hauen artean Patxi Altuna azpeitiarra.

 

Datorren asteburuan hasiko da Azpeitiko I. Kulturaldia

Uztarria Kultur Koordinadora | 2002-02-16 : 14:02 | Kultura

Datorren asteburuan, otsailaren 23an, hasiko da Uztarria Kultur Koordinadorako taldeek antolatu duten Kulturaldia. Kultura arloan hainbat ekimen egiteko asmoa dute taldeek 2002. urteari begira.
Larunbatean aurkeztu zen Kulturaldia jendaurrean.

 

Bastidak mozorroa kendu du

Batasuna | 2002-02-16 : 03:02 | Iritzia

Batasunak Jose Mari Bastidaren manipulazio eta joko zikinaren aurrean jarrera zehazteko Herri batzarra deitu du.

Eskolako Kirolerako Udala eta ikastetxeen artean elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Uztarria.com | 2002-02-15 : 18:02 | Kirolak

Asteazkenean, otsailaren 13an, Eskolako Kirolerako Arreta eta Kudeaketarako elkarlanerako hitzarmena sinatu zen. E1 Programa bezala ezagutzen den ekimen honek kirolaren inguruan lan egiten duten agenteen kalitatea hobetu, eta kirola hezkuntzan indartzeko asmoa du. Hitzarmena Udalak eta herriko hezkuntza zentroek sinatu zuten, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.

Izarraizpeko harriketarrak, banaka, eta Batukadak, taldeka, jaso zituzten lehen sariak

Azpeitiko Udala Jaiak | 2002-02-15 : 15:02 | Besterik

Bukatu dira inauteriak, eta hurrengo urteko mozorroa pentsatzeko badugu nahiko denbora. Baina saria eskuratu nahi dutenek aurtengo mozorro sarituak gogoan izan eta imaginazioa landu beharrean dira. Astelehen gauean hainbat azpeitiar ibili zen mozorroa jantzita kaleetan, baina Izarraizpeko harriketarra, banakakoan, eta Brasilgo Batukada, taldekakoan, izan ziren epaimahaiaren onespena jaso zutenak. Juanito Bikendi herritarrak ere jaso zuen sari berezi bat, 80 urterekin inauterietan parte hartzeagatik.

Euskara lanbide dutenentzat eta euskara landu nahi dutenentzat lan-tresna berria UEMAren eskutik

Esteban J, Agirre | 2002-02-14 : 19:02 | Besterik

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) bere web orria berritu du, eta hantxe dira euskararen inguruko baliabideak UEMAkideen zein euskara lantzen dutenen eskura.

Gorka Azkune azpeitiarraren '... eta halako batean sokak agertu ziren' lana zientzia.net-en on-line da

Uztarria.com | 2002-02-14 : 18:02 | Besterik

Gorka Azkunek "Super Soken" inguruan egindako lanak CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako VIII. Sariketan bigarren saria jaso zuen. Orain lan hori irakurri al da Zientzia.net webgunean. Jarraian duzue lan horren zati bat.

Arkaitz Nogales azpeitiarra kroseko junior mailako Euskadiko txapelduna da

Uztarria.com | 2002-02-14 : 12:02 | Kirolak

Pasa den asteburuan Ortuella, Bizkaian, ospatutako Euskadiko Kros Txapelketan junior mailako onena Arkaitz Nogales azpeitiarra izan zen. Arkaitz Nogales, Real Sociedad taldean aritzen da, eta hau du lehen urtea junior mailan. Maila honetan jada bi txapel lortuak ditu, lehendik Gipuzkoako txapela ere lortu baitzuen Oñatiko lasterketan.

'Gipuzkoa zein berdea' liburuxka eta logotipoa aurkeztu dira

Uztarria.com | 2002-02-14 : 11:02 | Besterik

Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundian Iraurgi Lantzen Garapen Agentziako (Urola Erdia), Debagoienako Udal Elkarteko, Tolosaldea Tour (Tolosaldea), Lenbur Fundazioa (Urola Garaia) eta Goitur-eko (Goierri) presidenteek Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordea den Koro Garmendia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia eta Turismo saileko diputatua den Jose Ramon Belokirekin batera, "Gipuzkoa zein berdea"-ko Natura eta Landa guneak liburuxka eta logotipo berria aurkeztu dituzte.

Igandeko gertakariek islada nabarmena izan dute komunikabideetan

Uztarria.com | 2002-02-13 : 20:02 | Herria

Igandean herrian izandako gertakariek zeresan handia eman dute komunikabide ezberdinetan. Gure herria guztien ahotan ibili da egun hauetan Azpeitiak Gazteok Zer?! eta Jose Mari Bastida alkatearen artean izandako liskarra dela eta. Azkoitiko Ertzainetan parte eman dute Iker Salegik, buruan zazpi puntu behar izan dituen gazteak, eta Eneko Ibargurenek, alkateak ezpainean egin omen dion zauria dela-eta. Bestalde, Alkateak berak ere oraindik parte eman ez badu ere horretarako intentzioa adierazi du irain eta erasoak jasan omen dituela-eta.

 

Eztabaida publikorako dei bat luzatu du Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak

Uztarria.com | 2002-02-13 : 19:02 | Herria

Gaur eguerdian Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak Txikiteo Eleganteko gertakaria dela eta prentsaurrekoa eskaini dute Aitonena Ieko aretoan. Bertan, "mamuak Gazte Lokalaren aldarrikapena era baketsuan egiten duten mozorroak" direla jakinarazi dute, eta Gazte Lokalaren inguruan udalean duela bi urte aurkeztu zutela txostena, eta oraindik erantzunik ez dutela jaso azaldu dute. Bestalde, PNV, IU, EA eta Eusko Jaurlaritzatik "entzundako barrabaskerien" aurrean beren haserrea ere adierazi dute, eta "Gentuza taliban", "la lacra de Azpeitia", eta horrelako espresioak erabili dituzten "ahoberoei" eta alkateari dei bat ere luzatu die eztabaida publikorako bai igandeko gertaeren inguruan hitz egiteko, bai Azpeitiko gazteen inguruan hitz egiteko.

 

Gazteen lokalak behin betiko adostea eskatu du Batasunak

Uztarria.com | 2002-02-13 : 18:02 | Herria

Gaur Bozeramaileen Batzordean ez da adostasunik izan, eta Azpeitiko Batasunako udal taldeak, idatzi bat kaleratu du igandeko gertaeraren inguruan. Bertan, "Gazte Lokalen auzia aspalditik datorren gaia" dela jakinera ematen dute, eta joan den otsaileko gertaerak "testuinguru horretan" ikusi behar direla ere azaltzen dute, eta "komunikabideetan alkateak egin duen gertaeren erabilera interesatua, nahita nahastuz gazteen eskaera, eta ezker abertzalearen kontrako salaketak" gaitzetsi dituzte. Bide batez, idatzi honetan alkateari eta udal gobernuari "konponbidea heltzeko garaia" dela-eta gazteekin biltzea eta elkarrizketaren bitartez egoera bideratzeko eskaria egiten diete.

Azken hilabeteotan alkate eta EAJ-Eako zinegotziek irainak eta erasoak jasan dituztela azaldu dute

Uztarria.com | 2002-02-13 : 18:02 | Herria

Gaur eguardian pasa den igandeko gertakaria dela eta, Jose Mari Bastida alkateak eskatuta Bozeramaileen Batzordea bildu da. Bertan, hiru alderdietako ordezkariak - EAJ-tik Iñaki Etxezarreta, EA-tik Jose Mari Beobide, eta Batasunetik Miren Odriozola - eta alkatea bera izan dira. EAJ eta EA-ko ordezkarien adostasunez idatzi bat atera dute. Batasunak bestalde bere aldetik beste bat atera du.

 

Aurrera eztabaidan!

Goio Izoztua | 2002-02-13 : 17:02 | Iritzia

Poztekoa da zinez, horrelako eztabaidek pizten duten parte hartze maila. Baina, drogen gaia beti ibili izan da gazteon artean hitzetik hortzera. Hori ez da berria.

Emakume Eguneko III. Kartel Lehiaketa

Urola Kostako Emakume Taldea | 2002-02-08 : 18:02 | Taldeak

Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna dela eta, III. Kartel lehiaketa antolatu du Urola Kostako Emakume taldeak. Aurkeztutako kartelek lema bana eramango dute. Lehiaketako irabazleak 150€ saria jasoko du, eta bere lana, lehiaketa aurkeztutako beste kartel guztiekin batera erakusgai izango da. Lehiaketara lanak aurkezteko epea otsailaren 21ean amaituko da.

 

Azpeitia-Azkoitian turismoa indartu nahi da

Uztarria.com | 2002-02-08 : 12:02 | Ekonomia

Atzo, Iraurgi Lantzenek Ohiturak eta festak liburuxka aurkeztu zuen. Aurkezpenean Azpeitiko Udaleko Turismo eta Merkataritza batzordeburua den Jabier Iraeta, Azkoitiko Udaleko Asier Aranbarri eta Jesus Agirre zuzendaria izan ziren. Bestalde, gonbidatuen artean Azpeitiko eta Azkoitiko ostalari, bidai agentzia eta abarretako ordezkariak izan ziren.

 

Emaitzak: 24677 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1226 1227 1228 1229 1230 1231 1232 1233 1234