Aktualitatea

2002ko udalekuetarako izen ematea

Zapo Txoko Gaztegunea | 2002-03-22 : 16:03 | Besterik

Aurtengo udalekuetarako izena emateko epea apirilaren 2tik 11ra bitartean izango da. Izena edozein gazte informazio, zerbitzu eta bulegoetan eman ahal izango da edo bestela honako helbide elektronikoan: www.gipuzkoa.net/oporraldi.

Pezeta eta Azpeitiko matxinada

Uztarria.com | 2002-03-22 : 12:03 | Besterik

Duela gutxi desagertu den pezetaren inguruan asko hitz egin da hiruhilabeteko honetan. Lehenbailehen diru berriagatik aldatu behar genuela, nork izango zuen zailtasun handiena diru berrira ohitzen, noiztik zen indarrean pezeta, pezeta zaharrekin egindako oroigarriak eta abar. Gaur bertan ere, Eusko Ikaskuntzak astero sarean argitaratzen duen Euskonews&Media aldizkarian Carlos Rilovak idatzi artikuluan pezeta hitza eta 1766ko matxinadaren arteko lotura ezartzen du.

Diego Garcia gogoratuz

Euskadi Irratia | 2002-03-22 : 09:03 | Kirolak

Euskadi Irratiak Diego Garciaren heriotzaren urteurrena dela eta ordubeteko saio berezia egingo du Azpeitian.

 

Berriro Izarraiztik Himalayara

Uztarria.com | 2002-03-21 : 12:03 | Kirolak

Atzo, martxoaren 20an abiatu zen Josu Bereziartua Himalaia-ko mendietaruntz, Makalu (8.463 metro) mendirako espedizio bateko kide da Juanito Oiarzabal, Juan Vallejo, Juan Carlos Tamayo eta Fernan Latorrerekin batera.

 

Atzo omendu zuten Kaxiano kiroldegian

Uztarria.com | 2002-03-20 : 18:03 | Besterik

Atzo San Jose egunez omendu zuten Kaxiano EITB-ek antolatutako trikiti jaialdian. Jende ugari bildu zen bertara, eta gaurko komunikabideetan izan du ohiartzuna atzoko ekitaldiak.

Azpeitiarrek erraz asko hartu zuten mendean etxean hirugarren sailkatua joan den asteburuko partidan (6-1)

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-03-18 : 19:03 | Kirolak

Azpeitiko areto furbol taldeak denboraldiko partida garrantzitsuenetako bat jokatuko du datorren ostiralean Getarian. Azpeitiarrek sekulako garaipena lortu zuten ligako azken jardunaldian Ormaiztegiko Irizar taldeari, hirugarren sailkatuari 6-1 gailendu ostean eta sailkapeneko laugarren tokian mantentzen dira, igoera postuetatik bost puntura. Asteburu honetan, berriz, bigarrenaren aurka lehiatuko dira eta oraingoan ere, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute.

Kaxianori omenaldia

Uztarria.eus | 2002-03-18 : 12:03 | Euskara

San jose egunean, hilaren 19an izango da omenaldia. EITBren eskutik "Etincanatus" orkestrak eta hainbat dantzari eta trikitilari izango dira herriko kiroldegian arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

 

Ion Agirre herritarra azkarrena Urrakin

Uztarria.com | 2002-03-18 : 11:03 | Kirolak

Ikasberrik antolatutako Rallysprint-ak jendetza bildu zuen Urrakiko maldetan. Herrian, gainera, herritar bat izan zen azkarrena: Ion Agirre. Sailkapen guztia ikus dezakezue hemen.

 

Bihar III. Ikasberri Rallyesprintean Artetxe, Agirre eta Alberdi auto-gidariak izango dira

Ikasberri Azpeitiko Ikastola | 2002-03-15 : 15:03 | Kirolak

Azpeititik Goiatzera bidean izango da III. Ikasberri Rallyesprinta. Rallysprinta hau Ikasberri Azpeitiko Ikastolak, Lagun Artea Eskuderiaren eta RAC Vasco Navarro-ren laguntzarekin antolatu ohi du. Eta aurtengo honetan parte hartzeko 72 auto-gidarik eman dute izena.

Itsasi taldearen arropak erakusgai izango dira bihartik aurrera

Itsasi Euskal Kultur Taldea | 2002-03-15 : 09:03 | Taldeak

Itsasi Euskal Kultur elkarteak, bere sorreraren 25. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, arropen erakusketa bat antolatu du martxoaren 16tik 24ra bitartean, bi egunak barne.

Aitor Idiakez: "Epaitegietan euskararen normalkuntzarako ez da benetako pausurik eman Administrazioaren aldetik"

Uztarria.com | 2002-03-14 : 18:03 | Besterik

Atzo Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta "Euskara Epaitegietan" hitzaldia entzungai izan zen Enparan Dorretxean, I. Kulturaldiaren baitan. Aitor Idiakez, Abokatu Euskaldunen Sindikatuko kidea, izan zen hizlaria. Eta hona hemen bere hitzaldia oso-osorik:

 

Gazteek akusazio denak ukatu dituzte

GAZTEAK | 2002-03-14 : 13:03 | Herria

Uztarria.com-en aurretik ateratako informazioa zuzenduz, Txikiteo Eleganteko auziaren ondotik auziperatutako gazteek ezer ezkutatzeko ez dutela esan dute.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Jostaldi hirugarren sailkatuaren aurka lehiatuko da ostiralean

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-03-13 : 20:03 | Kirolak

Jostaldi Kirolakek benetan partida garrantzitsua jokatuko du asteburu honetan etxean. Izan ere, aurkari bezala sailkapenaren hirugarren postuan aurkitzen den Irizar taldea izango baitu. Azpeitiarrak laugarrenak dira eta, beraz, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute, igoera postuetatik urrundu nahi ez badute behintzat. Partida arratsaldeko 20:00etan hasiko da herriko kiroldegian.

"Xiberoa Garatzen" egitasmoa atzo aurkeztu zen Azpeitian

Azpeitiko Xiberoa Garatzen | 2002-03-13 : 18:03 | Besterik

"Xiberoa Garatzen" egitasmoa eta Azpeitiko lan taldea atzo aurkeztu zen jendaurrera Enparan Dorretxean. Egitasmoak nekazal inguruko lurralde baten despopulazio arazoari aurre egiteko asmoa du, herrialde ezberdinen arteko elkarlanaz.

Rally sprintaren aurreko astea

Aitor Garmendia | 2002-03-12 : 14:03 | Iritzia

Tarteka Urrakiko gainetik eta Bidaniatik pasatzen naiz, autoz. Aste honetan bizitza jokatu beharko dut. Edo agian, zergatik ez, Errezildik barna ibiliko naiz.

Asteburuan, sagardo festa Azpeitian

Miketats AEK | 2002-03-12 : 11:03 | Euskara

Larunbat honetan emango dio AEK txotxak kulturaldiari amaiera. Txotxa berdura plazan,gaueko 8:30etan hasiko da.

"Azpeitian Zer?", egia zer?

Imanol Elias Odriozola | 2002-03-12 : 10:03 | Iritzia

Honako ohar hau bidali genuen, behar bezala sinaturik, aipatzen den alea eskuratu ondoren:

Nobilleroen V. Mundu Topaketako finalaurrekoak ikusteko irteera

Kinttela Zezen Elkartea | 2002-03-11 : 19:03 | Taldeak

Kinttela Zezen Elkarteak Donostiako Illunben egingo den Nobilleroen V. Munduko Topaketako bigarren finalaurrekoa ikusteko, eta ondoren Petritegi sagardotegian afaltzeko irteera antolatu du, martxoaren 23an.

Zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira 'Autoritateei erasotzearen' akusaziopean

AGZ?! | 2002-03-11 : 19:03 | Herria

Elegante eguneko gertaeren ondorioz zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira Autoritateei erasotzearen akusaziopean. Atzo deklaratu zuten gazteek Azpeitiko Epaitegian.

 

Jende asko asteburuko kultur ekitaldietan

Uztarria | 2002-03-10 : 20:03 | Taldeak

Ostiralean, larunbatean eta igandean Uztarria Kultur Koordinadorako taldeek antolatutako ekitaldietara jende asko hurbildu zen

 

Emaitzak: 24677 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1223 1224 1225 1226 1227 1228 1229 1230 1231 1232 1233 1234