Aktualitatea

Emakume Eguneko III. Kartel Lehiaketa

Urola Kostako Emakume Taldea | 2002-02-08 : 18:02 | Taldeak

Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna dela eta, III. Kartel lehiaketa antolatu du Urola Kostako Emakume taldeak. Aurkeztutako kartelek lema bana eramango dute. Lehiaketako irabazleak 150€ saria jasoko du, eta bere lana, lehiaketa aurkeztutako beste kartel guztiekin batera erakusgai izango da. Lehiaketara lanak aurkezteko epea otsailaren 21ean amaituko da.

 

Azpeitia-Azkoitian turismoa indartu nahi da

Uztarria.com | 2002-02-08 : 12:02 | Ekonomia

Atzo, Iraurgi Lantzenek Ohiturak eta festak liburuxka aurkeztu zuen. Aurkezpenean Azpeitiko Udaleko Turismo eta Merkataritza batzordeburua den Jabier Iraeta, Azkoitiko Udaleko Asier Aranbarri eta Jesus Agirre zuzendaria izan ziren. Bestalde, gonbidatuen artean Azpeitiko eta Azkoitiko ostalari, bidai agentzia eta abarretako ordezkariak izan ziren.

 

Azpeitiko Udal Euskaltegian matrikulazio epea ireki da

Azpeitiko Udal Euskaltegia | 2002-02-07 : 15:02 | Besterik

Azpeitiko Udal Euskaltegian matrikula irekita dago otsailean hasiko diren ikastaroetarako. Euskalduntze (euskara ikasi nahi duten erdaldunentzat), Alfabetatze (euskara aberastu nahi duten euskaldunentzat) eta EGA titulua lortzeko ikastaroak eskaintzen dituzte.

Iraurgi-Jostaldik igoera faseko lidertza sendotu zuen joan den asteburuan

Iraurgi-Jostaldi Saskibaloi Taldea | 2002-02-07 : 12:02 | Kirolak

Iraurgi-Jostaldik igoera faseko lidertza sendotu zuen joan den asteburuan, Bilboko Aguilas-Salderen etxean 76-82 irabaziz. Azken partidetan bezala asko sufrituta gailendu ziren azpeitiarrak. Partida haseran itxaropenik falta ez zen arren, lesioek taldea hanka motz utzia zuten berriro ere eta azken aldian bezalatsu zortzi jokalari besterik ez zituen bere aginduetara Joxe Miguel Etxanizek.

Lagun Onak M.B.-ak Candanchurako irteera antolatu du

Lagun Onak M.B. | 2002-02-07 : 11:02 | Taldeak

Lagun Onak Mendi Bazkuneko lagunek Candanchurako irteera antolatu dute otsailaren 23a eta 24rako. Asteburu osoko irteera honetan, eskiatzeko aukera izango dute mendizaleek, fondoko eskia zein eski alpinoa eginez, eta baita Vertice de Anayet tontorrera mendi ibilaldia egiteko ere. Otsailaren 21a da irteeran parte hartzeko izena emateko azken eguna.

Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.com | 2002-02-06 : 18:02 | Uztarriaeus

Otsaileko lehen hamabostaldirako eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu Uztarria.com-ek. Planteatutako gaien inguruan parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

Jostaldik erraz asko hartu zuen mendean Plaza Berri areto futboleko derbian

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-02-06 : 18:02 | Kirolak

Jostaldi-Kirolakek uste baino errazago hartu zuen mendean Azkoitiko Plaza Berri Sport taldea joan den larunbatean Azpeitian jokatutako areto furboleko derbian. Azpeitiarrak 9 eta 2 gailendu ziren eta dagoeneko sailkapeneko laugarren postuan dira. Ostiral honetan gainera partida berri bat jokatuko du etxean. Norgehiagoka 21.15etan izango da. Aurkaria Oñatiko Aloña Mendi taldea.

Drogamenpekotasunen Aurre Hartze Mahaia osatu da

Uztarria.com | 2002-02-06 : 17:02 | Herria

Azkeneko urteetan alkohola eta sintesiko drogak hartzeko joerak gazteen artean gora egin duela-eta udalaren ekimenez, Gizartekintza eta Gazteria sailak bultzatuta, drogamenpekotasunei aurre egiteko Aurre Hartze Egitasmoa martxan jarri da. Egitasmoaren helburua Aurre Hartzeko politika sortzea da, besteak beste. Honela herriko eragile guztien bidez arriskuak gutxitzeko jarrera eta portaerak gehitzeko asmoa du. Eta berau lortzeko bideetako bat Aurrea Hartze Mahaiaren osaketa da. Mahaia gurasoen ordezkariek, irakasleen ordezkariek, herriko taldeen ordezkariek, psikologo eta egitasmoaren bultzatzaileek osatzen dute.

C.D. Lagun Onak taldeak Fuengirolarako bidaia zozketatzen du

Uztarria.com | 2002-02-06 : 12:02 | Taldeak

Lagun Onak taldeak 8 egunetako egonaldia bi lagunentzako Fuengirolan, Malagan, zozketatzen du. Eta ez Benidorm-era jada salgai diren billeteetan azaltzen den bezala. Zozketa martxoaren 16an egingo da, eta Espainiko Loteriko azken lau zenbakiak kontutan hartuko dira.

AEKren III. Losintxa lehiaketa martxan da

AEK | 2002-02-06 : 10:02 | Taldeak

Martxan da AEK-k antolatzen duen III. Losintxa Lehiaketa. Otsailaren 8tik martxoaren 13a bitartean izango da losintxak aurkezteko epea. Losintxarik hoberenaren saria lortzen duenak, asteburu eder bat Euskal Herriko nekazal turismo batetan igarotzeko aukera izango du.

Santa Ageda bezperan ohitura jarraituz kopla kantari

Uztarria.com | 2002-02-05 : 15:02 | Herria

Atzo, Santa Ageda bezperera genuen, eta ohitura jarraitu asmoz Urola Ikastolako ikasleak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoak kopla kantari santa eskean ibili ziren herriko kaleetan.

 

Aitonenak aurtengo kuota ordaintzeko epemuga ireki berri du

Uztarria.com | 2002-02-05 : 14:02 | Herria

Aitonena elkarteak aurtengo urteari dagokion kuota ordaintzeko epemuga zabaldu berri du. 2002 urteari dagokion kuota 4€ (666 pzta) da. Ordainketak Aitonena Ieko bulegoan edo Sanjuandegi auzoko Aitonena II egoitzan egin daitezke.

Arrantzarako lizentzia ateratzeko epea zabaldu da

Uztarria.com | 2002-02-05 : 13:02 | Kirolak

Federazioko arrantza lizentzia atera nahi dutenek Ollagorra Caza y Pesca Elkartearen bidez egin dezakete.

Bi sute gertatu dira Azpeitian

Uztarria.com | 2002-02-04 : 13:02 | Herria

Pasa den asteburuan bi sute gertatu dira Azpeitiako lurretan. Bata, ostiralean Izarraitzen, eta bestea larunbatean, Urraki aldean. Bi suak itzalita dira.

 

Nuarbeko urtegia iazkoaren aldean erdira jaitsita dago

Uztarria.com | 2002-02-04 : 13:02 | Herria

Nuarbeko Ibai-Eder urtegia ia erdi hutsik da gaur egun. Pasa den urtean, garai honetan, %83,85a beteta zuen, aurten aldiz, %44,48a baino ez du. Nuarbeko urtegiak 60.628ko populazioa hornitzen du, eta 11.300.000 litro biltzeko gaitasuna du.

 

Lagun Onak taldeak bigarren jarraitzen du preferente mailan

Uztarria.com | 2002-02-04 : 12:02 | Kirolak

Emaitza ezberdinak lortu dituzte asteburuan Lagun Onak futbol taldeek. Mutilek, preferente mailan 4-0 irabazi zuten Irun 1902 taldearen kontra jokatutako partidan, eta jubenilek 3-5 galdu zuten Zarautzen kontra. Neskek, Leioakoen kontra hutsean berdindu zuten. Hiru partidak etxean jokatu zituzten, Garmendiko zelaietan.

XI. Santo Tomas 2001 Argazki Lehiaketa martxoa arte atzeratu dute

Uztarria.com | 2002-02-04 : 11:02 | Besterik

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako XI. Santo Tomas 2001 Argazki Lehiaketako sari banaketa eta erakusketa martxora arte atzeratu dira Antxieta Etxeko berritze lanak direla-eta. Lehiaketako sari banaketa eta erakusketa gaur arratsaldeko 19:00etarako aurreikusita ziren, baina atzeratzea erabaki da “herrian argazkiekin erakusketa egiteko leku egokirik ez delako une honetan” argazki elkartekoen esanetan.

17 gazte gose greba mugagabean daude Iruñean

Azpeitiko SEGI | 2002-02-03 : 20:02 | Taldeak

Iruñeako eliza batetan 17 gaztek gose greba mugagabeari ekin diote, Segi gazte erakundeak jasandako erasoak salatu asmoz. Eta berauen artean Igor Lopez zestuarra aurkitzen da. Gose grebak irauten duen bitartean hainbat ekimen antolatuko dira herri guzietan, Azpeitian barne.

Joxe Lizaso eta Joxe Agirre kaldereroen kofradiako ohorezko kide

Uztarria.com | 2002-02-01 : 13:02 | Besterik

Atzo iluntzean egin zuten Ardozaleak Elkartekoek eta Juan de Antxieta Musika Eskolakoek kaldereroetarako entseiu nagusia. Aste osoan zehar jardun dira entseiuetan, beraz dena prest dago datorren larunbaterako. Kaldereroen kantu eta zartagi hotsarekin abiatuko dira aurtengo inauteriak. Ardozaleak elkartean egingo dute afaria urtero bezala eta omenaldia ere egingo diete bi herritarrei eta Hungariako Kaldereroen Kofradiako ohorezko kide egingo dituzte, aurtengoan bi bertsolari izango dira: Joxe Lizaso eta Joxe Agirre Oanda hain zuzen.

 

Uztarria herri aldizkariaren ale berri bat banatu da

Uztarria.com | 2002-01-31 : 18:01 | Herria

Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinadorak, otsaileko herri aldizkariaren alea banatuko du aste honetan bertan. Jadanik, alea oso-osorik irakurri dezakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkaria jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Emaitzak: 24359 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1211 1212 1213 1214 1215 1216 1217 1218