Aktualitatea

Abuztuko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 12:07 | Uztarriaeus

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatuko da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara gaur eta bihar. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Baina ez da hau bakarra, izan ere, oraingo honetan Literatuztaren lehen alea ere jasoko dute bazkideek aldizkariarekin batera. Jadanik, hiru aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Bukatu da aurtengo Pourra

uztarria | 2003-07-28 : 08:07 | Uztarriaeus

Bukatu da aurtengo Tourra. Eta, horrekin batera, baita gure POURRA ere. Lehen saria Jon Larrañagak eraman du; bigarren Iñaki Areizaga gelditu da; eta hirugarren, Iñaki Egibar, iazko garailea. Sari-banaketa, hilaren 30ean uztarriaren festetako txosnan izango da

Auto bat trenbidera erori da Azpeitian

Berria.info | 2003-07-26 : 14:07 | Besterik

Peugeot markako auto bat bidetik atera eta trenbidera erori da gaur goizean —uztailak 26— Azpeitian. Hiru lagun zihoazen ibilgailuan, eta, hirurak, zaurituta, erietxera eraman dituzte. Hala ere, haien egoera zehatzari buruzko berririk ez dago.

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak zozketa egin du

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2003-07-25 : 14:07 | Euskara

5 sari ditu Baitek zozketatzen zituen boletoak. Hauek dira zenbaki sarituak:
1.saria (Berriaren lehen sei hilabeteko harpidetza) 4237
2.saria (Berriaren bigarren sei hilabeteko harpidetza) 4786
3.saria (Zumaiako Talasoterapian bi lagunentzako ur zirkuitua eta menua) 1851
4.saria (Erratzun Kordoa Etxea nekazalturismoan bi lagunentzako asteburua)1328
5.saria (Larrañaga Hotela-jatetxean bi lagunentzako afaria) 4503

Epea: hilabete
Ordezko zenbakiak, hurrenez-hurren hauek dira:
0528,2531,4212,4365,1090

Santiyo egunean, sagardoa

Uztarria.eus | 2003-07-24 : 11:20

Santiago eguna. Azpeitian, baserritarren eguna. Besteak beste, Sagardo Lehiaketa izan da Enparantza Nagusian. Baina baita bestelako ekitaldi mordoa ere. Informazio gehiago

Barruko arropa

Uztarria.eus | 2003-07-23 : 17:49

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai Informazio gehiago

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai

Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz | 2003-07-23 : 12:07 | Euskara

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Ostegun honetan, hilaren 24an, amaituko dira Zapo Txokoko udalekuak

Uztarria | 2003-07-22 : 12:07 | Herria

Aurreko astelehenean hasi ziren Zapo Txokoko bigarren txandako udalekuak eta ostegun honetan, hilaren 24an, amaituko dira .

Legen Beltzaren diskoa, kalean

Uztarria.eus | 2003-07-22 : 11:58

Crash Music argitaletxearekin diskoa grabatu berri dute Legen Beltza taldeak. Uztailaren 22an 10.000 aleko tirada bat kaleratzekotan dira: Insanity. Kantu batzuk entzungai dauzkate euren www.legenbeltza.com webgunean Informazio ...

Zapiain, azkarrena

Uztarria.eus | 2003-07-22 : 11:43

Nuarbe, Beizama eta Aizarna inguruan jokatutako Rallyan, Joseba Zapiain izan zen azkarrena. Argazkian, Zapiain bera aurten irabazitako beste Rally batean: Irunen. (Argazkia: www.eaf-fva.net) Informazio gehiago

25 erakundek jaso dute

Uztarria.eus | 2003-07-21 : 21:28

Bai Euskarari ziurtagiria banatu zen Azpeitian joan den larunbatean, uztailaren 19an. Informazio gehiago

Bai Euskarari Ziurtagiria herriko 25 erakundek jaso zuten

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2003-07-21 : 18:07 | Euskara

Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldia pasa den larunbatean, uztailaren 19an, ospatu zen udaletxeko arkupetan. Bertan, herriko gizarte eragile desberdinek jaso zuten ziurtagiria, guztira 25 erakunde izan ziren euskararen alde hartutako konpromisoengatik ziurtagiria jaso zuten erakundeak. Sektore desberdinetako erakundeak egon ziren ordezkatuak: herriko enpresa, sindikatu, denda, kirol talde, kultura mundua,…

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Juan Joxe Agirrek irabazi zuen 12x12 Azpeitiako I.Argazki rallya

uztarria | 2003-07-21 : 17:07 | Taldeak

Ostiralean jarri zioten txapela buruan Juan Joxe Agirreri. Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izan zen sari banaketa, Rallyan parte hartu zuten 22 lagunen diapositibak ikusi ondoren.

 

Joseba Zapirainek irabazi zuen larunbateko Rallya

uztarria | 2003-07-21 : 16:07 | Kirolak

Larunbatean Errezilgo bidean egin zen Rallya Joseba Zapirainek irabazi zuen, Seat Ibiza Kit-Car autoarekin.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Ostiralean aurkeztu zen 'Literatuzta'

Uztarria.com | 2003-07-21 : 10:07 | Kultura

Literatuzta, literaturako gehigarri berezia pasa den ostiralean, uztailaren 18an, aurkeztu zen. 18 gazte azpeitiarren ipuin, poema, bidaia kontaketa... jasotzen dira. Uztarriako bazkideek doan jasoko dute abuztuko Uztarria zenbakiarekin, uztailaren 28tik aurrera.

 

Habeak udalaren aldetik jasaten ari diren "bazterketa" salatu du

uztarria | 2003-07-18 : 17:07 | Herria

Habeak "azken hamar urtetako udal antidemokratikoaren aurreran" gaudela esan du. Legegintzaldi berriko lehen udalbatzarrera ez dituztela gonbidatu jakinarazi dute, eta udalak alde zaharrari begira aurkeztutako proiektua gelditzeko eskatu.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Literatuzta-ren aurkezpena

Uztarria.eus | 2003-07-18 : 10:45

Etorri da Literatuzta. Aurkezpena, Enparan Dorretxean izan zen: poesia, irudiak, ipuinak... Herrian sortzen den euskarazko literatur uztaren leihoa: LITERATUZTA: Informazio gehiago

Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldia egingo da bihar

Baite | 2003-07-18 : 09:07 | Euskara

Bihar larunbata, uztailak 19, ospatuko da Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldia Azpeitiko Enparantza Nagusian, 12:00etan. Bertan, herriko gizarte eragile desberdinek jasoko dute ziurtagiria, sektore desberdinetako erakundeak egongo dira ordezkatuak: enpresak, sindikatuak, dendak, kirol taldeak, kultura mundua... Guztira 25 erakunde izango dira euskararen alde hartutako konpromisoengatik ziurtagiria jasoko dutenak.

Aitor Aranguren, diputaziora

Uztarria.eus | 2003-07-18 : 08:28

Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Diputazioko departamentu buru guztiak aldatu ditu. Horien artean dago Aitor Aranguren Azpeitiako EAko zinegotzi izandakoa. Ingurugiro batzordeko buru izango da Aranguren. Geologiako doktorea ...

Aitor Aranguren Diputazioko Ingurumen zuzendari berria da

uztarria | 2003-07-17 : 17:07 | Besterik

Foru Aldundiko batzordeetan buru berriak daude atzotik, eta, besteak beste, Aitor Aranguren dago Ingurumen Batzordeko buru.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 24349 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1175 1176 1177 1178 1179 1180 1181 1182 ... 1215 1216 1217 1218