Aktualitatea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Azpeitiko lau bertsolari

Uztarria.eus | 2003-09-19 : 19:09 | Kultura

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hilaren 26an hasiko da bi saiorekin. 71 bertsolarik hartuko dute parte, tartean lau azpeitiarrak dira: Leire Ostolaza, Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Urko Egaña.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Barrenetxea kide berri bila

Uztarria.eus | 2003-09-19 : 18:32

Julian Barrenetxea Abesbatzak asmo berriak ditu aurtengorako, beraz taldean kide berriak behar ditu. Astelehen eta asteazkenetan izaten ditu Barrenetxeak entsegu egunak 21:15etik aurrera. Informazio gehiago

Julian Barrenetxea Abesbatzak kide berriak behar ditu

Uztarria.eus | 2003-09-19 : 16:09 | Kultura

Ikasturte berria haster dago, eta Julian Barrenetxea Abesbatzak plan berriak egin ditu. Plan horiek betetzeko, ordea, kide berriak gustora hartuko lituzke.

Mundu guztiko Jesuitak daude Loiolan, etorkizunaz mintzatzen

Uztarria.eus | 2003-09-19 : 16:09 | Besterik

Irailaren 18an hasi zuten Prokuradoreen Kongregazioa, eta 23rarte egongo dira gutxi gorabehera. Bi helburu dituzte: Kongregazio orokorra egin behar den edo ez erabakitzea, eta hori erabakitzeko gizartearen azterketa sakona egitea.

Kotxerik gabe

Uztarria.eus | 2003-09-19 : 08:38

Kotxerik gabeko eguna izango da gurean ere, gainerako herrietan bezala. Autobusak ipini dira herrian, doan, eta ohiko karril bat bizikletentzat gorde. Informazio gehiago

Kotxerik gabeko eguna izango da astelehenean

Uztarria.eus | 2003-09-18 : 17:09 | Herria

Agenda 21ek dionez, "gero eta gehiago dira airearen kutxaduraz, zarataz, istripuez eta antzeko arazoez kezkatzen direnak, baina, era berean ibilgailuen kopurua handituz doa urtez urte" Horregaitik, eta "hirigunetan trafikoaren hazkundeak sortzen dituen arazoetaz" jabeatzeko antolatu dute Kotxerik Gabeko Eguna. Eta, bide batez, "herriatako bizi kalitatea hobetzeko gure eskuetan ditugun irtenbideez erreflexionatzeko gonbitea luzatu" nahi dute, "beti ere kotxearen zentzuzko erabilera aldarrikatuz".

»» Erantzunak: 18 (Uztarria.eus...)

Nuarbek ez du Europako lur gaineko txapelketan parte hartuko

Uztarria.eus | 2003-09-18 : 17:01

Europako lur gaineko sokatira txapelketa gaur (irailak 18) hasi da Aseenen (Herbereak). Hala ere, txapelketan parte hartu gabe geratuko dira Euskal Herriko bi talde sendoenak: Nuarbe eta Areso. Ez dute ...

Nuarbek ez du Europako lur gaineko sokatira txapelketan parte hartuko, ez duelako Espainiaren izenean joan nahi

Uztarria.eus | 2003-09-18 : 16:09 | Kirolak

Europako lur gaineko sokatira txapelketa gaur (irailak 18) hasi da Aseenen (Herbereak). Hala ere, txapelketan parte hartu gabe geratuko dira Euskal Herriko bi talde sendoenak: Nuarbe eta Areso. Ez dute Espainiaren izenean parte hartu nahi, eta horregaitik geratuko dira parte hartu gabe.

 

»» Erantzunak: 19 (Uztarria.eus...)

Gabonetarako jokatzen egongo da Mikel Labaka

Uztarria.eus | 2003-09-17 : 17:09 | Kirolak

Mikel Labaka, Ciudad Murcia taldeko futbolari azpeitiarrak lotailu gurutzatua hautsi gabe dauka azkenean, eta ez du ebakuntza beharrik izango. Jokatzeko moduan izango da Gabonak alderako.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

'Berria'-ri laguntzeko Azpeitian bildu beharreko diru kopurua betetzeko 7.943 euro falta dira

Uztarria | 2003-09-16 : 18:09 | Euskara

Euskal Herrian 5.000.000 euro biltzeko helburua jarri zen Berria euskarazko kazeta sortu eta abiatu ahal izateko. 'Egunkaria'-ren Aldeko Azpeitiko Batzordeak diru horretatik 59.193 euro biltzeko ahalegina egingo zuen konpromisoa hartu zuen, eta jada 51.250 euro bildu dira; horrenbestez, 7.943 euro falta dira helburua betetzeko.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Trikufesta asteburuan

Uztarria.eus | 2003-09-16 : 17:32

Asteburuan III. Trikufesta izango da Azpeitian. Hamabost talde arituko dira ostegunetik aurrera herriko taberna desberdinetan eta Sanagustinpean. Informazio gehiago

Bilbora joateko bi autobus hartu behar dira orain: bat Eibarrera eta bestea Eibartik Bilbora

uztarria | 2003-09-16 : 17:09 | Besterik

Pesak ez du Bilborako autobus zerbitzurik eskaintzen jada. Horren ordez, Euskotrenek Ermuarainoko zerbitzua eskaintzen du orain, eta Bizkaibusek Eibartik Bilborakoa. Bueltarako ere bide berdina egin behar da.

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Zabalik da AEKn matrikulatzeko epea

Mikelats AEK Euskaltegia | 2003-09-16 : 11:09 | Euskara

Euskara ikasi edo hobetu nahi duzu? AEKn lagunduko dizugu.

Triku Festaren III. edizioa ostegunean hasiko da

uztarria | 2003-09-15 : 18:09 | Kultura

Joko duten talde gehienak azpeitikoak dira. Herriko giroa bizitzea eta herriko taldeei jendaurrean aritzeko aukera ematea dira Triku Festaren xedeak.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Santiyo eguneko *Berria*ren aldeko zozketako bi saritu falta dira

Uztarria.eus | 2003-09-12 : 16:09 | Euskara

Santiyo egunean Berriaren aldeko batzordeak egin zuen zozketako bi saritu bakarrik agertu dira. Beraz, ordezko zenbakiak dira orain balio dutenak.

'Soldata gestioa' ikastaroa emango dute Ukabi Prestakuntzan, INEMek lagunduta

uztarria | 2003-09-11 : 17:09 | Besterik

Ikastaroak 309 ordu ditu, eta hilaren 15ean hasiko da, abenduaren 10ean amaitzeko. Interesatuek Azpeitiko INEMen bulegoan eman behar dute izena.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Gizartekintzako ikastaroak

Uztarria.eus | 2003-09-10 : 11:35

Urrian hasiko dira Gizartekintzak antolatutako eskulan eta formazio ikastaroak. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. Informazio gehiago

Gizartekintzako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

Azpeitiko Udala - Gizartekintza Saila | 2003-09-10 : 10:09 | Besterik

Aurreko urteetan bezala, Azpeitiko Udaleko Gizartekintzak antolatutako eskulan eta formazio ikastaroei hasiera urrian emango zaie. Ikastaro hauetan hainbat eskulan ikasteko aukera izango da: Bolilloa, makinako bordatua, ebaketa eta jantzigintza, metal, egur eta poliuretano gainean pintaketa, besteak beste. Bestalde, formazio arloan Hazkunde pertsonalerako ikastaroa eta Autodefentsa ikastaroa eskeiniko dira aurtengo ikasturtean. Ikastaro hauetan izena emateko epea dagoeneko zabaldu da, eta interesatuek irailaren 25a arte izango dute izena emateko aukera.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Neo, Azpeitiko plazan

Uztarria.eus | 2003-09-09 : 15:30

Azpeitiko Zine Klubak eta Udalak Zinea Kalean II.edizioa antolatu dute. Besteak beste, Matrix Realoaded ikusteko aukera egongo da plazan bertan. Informazio gehiago

Mikel Labaka futbolaria lesionatu egin da

Uztarria.eus | 2003-09-08 : 19:35

Realak utzita Ciudad de Murcian jokatzen duen Mikel Labaka futbolaria atzo lesionatu egin zen Cordobaren aurkako partiduan (1-1). Belaunean min hartu zuen eta ikusteko dago oraindik futbolean jokatu gabe zenbat ...

Emaitzak: 24349 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1173 1174 1175 1176 1177 1178 1179 1180 ... 1215 1216 1217 1218