Aktualitatea

Jubilatua, baina erretiratua ez

Uztarria.eus | 2003-10-06 : 11:46

Halaxe dio Jose Mari Iriondok uztarriaren azken aleako elkarrizketa luzean. Bertan, bere 42 urteko kazetari ibilbideari errepaso egiteaz gain, aurrerako dituen asmoak azaldu ditu. Informazio gehiago

Urriko Uztarria aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-10-06 : 11:10 | Uztarriaeus

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara joan den asteburuan. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Habeak herritarrei aurkeztu die '2004 urterako udal zerga, tasa eta zerga publikoei buruzko proposamena'

Uztarria.eus | 2003-10-03 : 17:10 | Udala

Udalbatzar aretoan osoko bilkura egiten ari ziren bitartean, prentsaurrekoa eman zuen Habeak udaletxe azpian. "Herritarrei zor diegun konpromezua aintzakotzat hartuta" beraien proposamenak "zuzenean herritarrei" helaraztea xede hartuta.

 

Gipuzkoako kluben arteko pilota txapelketan bederatzi bikote egongo dira, Ilunpe elkartekoak

Uztarria.eus | 2003-10-03 : 16:10 | Kirolak

Gaur ostirala (urriak 3) jokatuko dira lehen partidak, Frontoi txikian, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Joseba Albizu, Italian denboraldi ona eginda, Euskal Herrira etortzeko gogoz da

Uztarria.eus | 2003-10-02 : 17:10 | Kirolak

Joseba Albizuk aurtengo txirrindularitzako denboraldia bihar amaituko, urriaren 3an. Denboraldi bikaina egin du Albizuk Italiako Mercatone Uno-Scanavino taldearekin. Larunbatean izango da Azpeitian.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Bastida eta Azkargorta, lanpostu berrian

Uztarria.eus | 2003-10-02 : 16:10 | Besterik

Bastida Gipuzkoako Foru Aldundia ari da lanean, eta Azkargorta, berriz, Real Madrileko nazioarteko eskolen zuzendari.

Trenaren Museoak ordutegia aldatu du

Uztarria.eus | 2003-10-02 : 16:10 | Herria

Ordutegi berria gabonak bitartean egongo da martxan, eta gabonetako oporretan berriz ere aldatu egingo dute.

Bertso eskolan izen ematea

Uztarria.eus | 2003-10-02 : 16:10 | Kultura

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak aurtengo ikasturterako ere helduen bertso eskolak antolatu ditu.

Pello Añorga ipuin kontalaria Azpeitian

Uztarria.eus | 2003-10-01 : 20:49

Urriaren 7an Pello Añorga ipin kontalaria izango da Azpeitian, Enparanen. Udal Liburutegiak urtero antolatu ohi duen ipuin kontaketetan parte hartuko du. Lehen hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako gaztetxoei zuzendutako ipuin ...

Azpeitiarrak ere 'Eskerrik asko, Paisos Catalans' festan

Uztarria.eus | 2003-10-01 : 18:39

Joan zen igandean izan zen 'Eskerrik Asko Paisos Catalans' festa Bartzelonan. *Berria* egunkariak antolatu zuen festa, kazetaren sorrerarako Kataluniako herritarrek egin duten lana eskertzeko. Azpeitiar bat ere hantxe zen. Ekitaldian ...

Frontoi Txikiko Ilusioa

Koldo Aldalur (kazetaria) | 2003-10-01 : 18:10 | Iritzia

Ez da seguruenik herrian dugun arazo larriena baina ezin diogu aukera honi alde egiten utzi. Astea joan eta astea etorri eta frontoi txikia umez gainezka. Zoritxarrez neskarik ez. Ehun eta berrogei inguru ba omen dira intentzio ikaragarrian ari direnak eta keinuetan nahiz maldizioetan antzematen da telebistaren eragina.

Saloiko dantza ikastaroak emateari ekin dio, berriz ere, Orbegozok

Uztarria.eus | 2003-10-01 : 18:10 | Kultura

Larunbat arratsaldero emango dituzte dantza eskolak, eta Jose Mari Orbegozok emango ditu.

 

Jende gutxi asteburuetan?

Uztarria.eus | 2003-10-01 : 12:57

Kalean zurrumurrua ahoz-aho dabil: Azpeitian, asteburuetan gero eta jende gutxiago dabil. Gure kasua bakarrik ote? Zer iritzi duzu? (Argazkia: Azpeitiko alde zaharra. Iturria: b5m.gipuzkoa.net) Informazio gehiago

Alberto Arregi

Uztarria.eus | 2003-10-01 : 12:43

Iraurgi saskibaloi taldeak euskal jatorriko amerikar bat fitxatu du: Alberto Arregi. Jada, hasi da jokatzen. Informazio gehiago

Iraurgi saskibaloi taldeak Alberto Alberdi euskal jatorriko amerikarra fitxatu du

Uztarria.eus | 2003-09-30 : 16:09 | Kirolak

Iraurgi Jostaldi kirolak taldeak Alberto Alberdi amerikarra fitxatu du base-eskolta bezala jokatzeko. 1,85 neurtzen du, eta 1980an jaioa da (23 urte eginda edo egiteko, beraz).

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Soreasuk ateak irekiko ditu berriro

Uztarria.eus | 2003-09-25 : 18:09 | Kultura

Ostiralean irekiko dituzte berriro ateak, eta American pie 3 filma botako dute. Azaroa arte zine eskaintza izango da, eta gero antzerkiaren txanda iritsiko da.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Photoshop, antzerkia, argazkigintza, tai chi chuan... Kutxako ikastaroetan

Uztarria.eus | 2003-09-23 : 17:09 | Besterik

Informatikako Jarduerak, Irakaspen Tekniko, Artistiko eta Eskulangintzako Jarduerak eta Osasunerako eta Gorputz-Ariketako Jarduerak antolatu ditu Kutxak Azpeitian. Jarduera hauetan web orrien diseinua, photoshop antzerkia, argazkigintza, makilajea, tai chi chuan eta yoga ikasteko haukera izango da urritik aurrera. Ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan Zapo Txoko Gaztelekuan, Azpeitiko Argazki Elkartean, Ukabi Prestakuntza Zentruan, Sindikatu Zaharrean, Urolalde Akademian eta Ekin izango dira ikastaroak. Ikastaroak 29 urte arteko gazteentzat zuzendutzen dira eta izena emateko epea zabalik da hil honen hasieratik 943 - 44 08 63 telefonoan.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Gurasoei zuzenduriko eskola kirolari buruzko sentsibilizazio kanpaina antolatu du Eskola Kirol Kontseiluak

Uztarria.eus | 2003-09-23 : 13:09 | Kirolak

Eskola Kirol Kontseiluak (Azpeitia-Azkoitia ) 2003-2004 ikasturterako gurasoei zuzenduriko sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan. Kanpaina honen bidez, familiek norabideratzea ahalegindu nahi da kirol sozializatuago eta hezgarriago bateruntz. Eta horretarako seme alaben kirol heziketan gurasoekiko ardurari buruz gogoeta bultzatu, seme-alaben kirol prakatikaren norabide egokia emateko baliabideak eskaini eta Eskola Kirol Tokiko Egiturari buruz informatzea du helburu.

Autorik gabeko egunean kotxe dezente

Uztarria.eus | 2003-09-22 : 19:26

Atzo eta gaur autorik gabeko egunak izan dira. Herriko ikasleek antolatuta zeuden ekintzetan parte hartu duten arren, ezin da gauza bera esan herritar guztiez. Autobusak ibili badira ere, nahiko hutsik ...

Autorik gabeko egunean kotxe dezente

Uztarria.eus | 2003-09-22 : 19:09 | Herria

Atzo eta gaur Kotxerik gabeko egunak izan dira herrian. Atzo, bizikleta buelta egin zuten, Urrestilara, eta plazan tailerrak-eta izan zituzten. Gaur, berriz, herri barruko autobusak ibili dira, gehienak hutsik.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 24349 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1172 1173 1174 1175 1176 1177 1178 1179 ... 1215 1216 1217 1218