Aktualitatea

Azpeitiarrek erraz asko hartu zuten mendean etxean hirugarren sailkatua joan den asteburuko partidan (6-1)

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-03-18 : 19:03 | Kirolak

Azpeitiko areto furbol taldeak denboraldiko partida garrantzitsuenetako bat jokatuko du datorren ostiralean Getarian. Azpeitiarrek sekulako garaipena lortu zuten ligako azken jardunaldian Ormaiztegiko Irizar taldeari, hirugarren sailkatuari 6-1 gailendu ostean eta sailkapeneko laugarren tokian mantentzen dira, igoera postuetatik bost puntura. Asteburu honetan, berriz, bigarrenaren aurka lehiatuko dira eta oraingoan ere, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute.

Kaxianori omenaldia

Uztarria.eus | 2002-03-18 : 12:03 | Euskara

San jose egunean, hilaren 19an izango da omenaldia. EITBren eskutik "Etincanatus" orkestrak eta hainbat dantzari eta trikitilari izango dira herriko kiroldegian arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

 

Ion Agirre herritarra azkarrena Urrakin

Uztarria.com | 2002-03-18 : 11:03 | Kirolak

Ikasberrik antolatutako Rallysprint-ak jendetza bildu zuen Urrakiko maldetan. Herrian, gainera, herritar bat izan zen azkarrena: Ion Agirre. Sailkapen guztia ikus dezakezue hemen.

 

Bihar III. Ikasberri Rallyesprintean Artetxe, Agirre eta Alberdi auto-gidariak izango dira

Ikasberri Azpeitiko Ikastola | 2002-03-15 : 15:03 | Kirolak

Azpeititik Goiatzera bidean izango da III. Ikasberri Rallyesprinta. Rallysprinta hau Ikasberri Azpeitiko Ikastolak, Lagun Artea Eskuderiaren eta RAC Vasco Navarro-ren laguntzarekin antolatu ohi du. Eta aurtengo honetan parte hartzeko 72 auto-gidarik eman dute izena.

Itsasi taldearen arropak erakusgai izango dira bihartik aurrera

Itsasi Euskal Kultur Taldea | 2002-03-15 : 09:03 | Taldeak

Itsasi Euskal Kultur elkarteak, bere sorreraren 25. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, arropen erakusketa bat antolatu du martxoaren 16tik 24ra bitartean, bi egunak barne.

Aitor Idiakez: "Epaitegietan euskararen normalkuntzarako ez da benetako pausurik eman Administrazioaren aldetik"

Uztarria.com | 2002-03-14 : 18:03 | Besterik

Atzo Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta "Euskara Epaitegietan" hitzaldia entzungai izan zen Enparan Dorretxean, I. Kulturaldiaren baitan. Aitor Idiakez, Abokatu Euskaldunen Sindikatuko kidea, izan zen hizlaria. Eta hona hemen bere hitzaldia oso-osorik:

 

Gazteek akusazio denak ukatu dituzte

GAZTEAK | 2002-03-14 : 13:03 | Herria

Uztarria.com-en aurretik ateratako informazioa zuzenduz, Txikiteo Eleganteko auziaren ondotik auziperatutako gazteek ezer ezkutatzeko ez dutela esan dute.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Jostaldi hirugarren sailkatuaren aurka lehiatuko da ostiralean

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-03-13 : 20:03 | Kirolak

Jostaldi Kirolakek benetan partida garrantzitsua jokatuko du asteburu honetan etxean. Izan ere, aurkari bezala sailkapenaren hirugarren postuan aurkitzen den Irizar taldea izango baitu. Azpeitiarrak laugarrenak dira eta, beraz, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute, igoera postuetatik urrundu nahi ez badute behintzat. Partida arratsaldeko 20:00etan hasiko da herriko kiroldegian.

"Xiberoa Garatzen" egitasmoa atzo aurkeztu zen Azpeitian

Azpeitiko Xiberoa Garatzen | 2002-03-13 : 18:03 | Besterik

"Xiberoa Garatzen" egitasmoa eta Azpeitiko lan taldea atzo aurkeztu zen jendaurrera Enparan Dorretxean. Egitasmoak nekazal inguruko lurralde baten despopulazio arazoari aurre egiteko asmoa du, herrialde ezberdinen arteko elkarlanaz.

Rally sprintaren aurreko astea

Aitor Garmendia | 2002-03-12 : 14:03 | Iritzia

Tarteka Urrakiko gainetik eta Bidaniatik pasatzen naiz, autoz. Aste honetan bizitza jokatu beharko dut. Edo agian, zergatik ez, Errezildik barna ibiliko naiz.

Asteburuan, sagardo festa Azpeitian

Miketats AEK | 2002-03-12 : 11:03 | Euskara

Larunbat honetan emango dio AEK txotxak kulturaldiari amaiera. Txotxa berdura plazan,gaueko 8:30etan hasiko da.

"Azpeitian Zer?", egia zer?

Imanol Elias Odriozola | 2002-03-12 : 10:03 | Iritzia

Honako ohar hau bidali genuen, behar bezala sinaturik, aipatzen den alea eskuratu ondoren:

Nobilleroen V. Mundu Topaketako finalaurrekoak ikusteko irteera

Kinttela Zezen Elkartea | 2002-03-11 : 19:03 | Taldeak

Kinttela Zezen Elkarteak Donostiako Illunben egingo den Nobilleroen V. Munduko Topaketako bigarren finalaurrekoa ikusteko, eta ondoren Petritegi sagardotegian afaltzeko irteera antolatu du, martxoaren 23an.

Zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira 'Autoritateei erasotzearen' akusaziopean

AGZ?! | 2002-03-11 : 19:03 | Herria

Elegante eguneko gertaeren ondorioz zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira Autoritateei erasotzearen akusaziopean. Atzo deklaratu zuten gazteek Azpeitiko Epaitegian.

 

Jende asko asteburuko kultur ekitaldietan

Uztarria | 2002-03-10 : 20:03 | Taldeak

Ostiralean, larunbatean eta igandean Uztarria Kultur Koordinadorako taldeek antolatutako ekitaldietara jende asko hurbildu zen

 

Jokin Uranga ere finalera

Uztarria.com | 2002-03-09 : 18:03 | Taldeak

Atzo, Zestuako Kultur Etxean jokatu Bertsolari Gazteen I. Erniarraitz Sariketaren bigarren finalerdia izan zen. Hiru herritarrek abestu zuten: Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberriak. Nahikari Gabilondo izan zen puntu gehien jaso zituena, eta Jokin Uranga ere finalera igaroko da.

Zuhaitz egunean landatutako zuhaitzak atera egin dituzte

Uztarria.com | 2002-03-08 : 12:03 | Besterik

Pasa den larunbatean Azpeitian zuhaitz eguna izan zen eta orduan 250 zuhaitz landatu ziren Ingurugiro Etxearen inguruan. Hurrengo egunean hauetako gehienak landatutako lekutik atera egin zituen norbaitek, ez atera bakarrik gainera zuhaitz hoiek beraiek desagertu egin baitira.

 

Hitzordu bat Donostian Bake Konferentzia bultzatzeko

Azpeitiko Elkarri-ren tailerra | 2002-03-07 : 22:03 | Besterik

Datorren igandean, martxoaren 10ean, hiri martxa bat izango da Donostian elkarrik antolatuta, goizeko 11etan Haizeen Orrazitik abiatuta Zurriolatik barrena Boulevard-era iritsi arte. "Lagun iezaguzu akordioa lortzen" izenburuarekin, Bake Konferentziari gizartearen babesa eta bultzada ematea da helburua,lehen adostasun bat lortzea posible denaren uste sendoa dugun une honetan.

Bailarako bi zentral eoliko atzera bota dira

ERKAXO | 2002-03-07 : 22:03 | Iritzia

Izazpi-Samiño-Oleta eta Hirukurutzeta-Karakate zentral eolikoak atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzako industria, merkataritza eta turismo sailak. Arrazoi nagusitzat bertan dauden metal garaiko aztarna arkeologikoak hartu dituzte.

Ezinduentzako laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Gizartekintza Saila | 2002-03-07 : 13:03 | Besterik

Gizartekintza Sailak jakinarazi nahi du, beste urteetan bezala, aurtengoan ere ezinduek laguntza eskatzeko epea zalbadu dela.

Emaitzak: 22992 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1139 1140 1141 1142 1143 1144 1145 1146 1147 1148 1149 1150