Artxiboa: Argazki notiziak

200 lagun inguru EHEren manifestazioan

Uztarria.eus | 2006-06-23 : 20:24

'Anbulatorioan euskaraz! Ofizialtasuna Euskal Herri osoan orain!' lelopean 200 lagun inguru bildu dira EHEk deitutako manifestazioara. Bertan, euskarak bizi duen egoera salatu dute eta Euskal Herri osoan euskararen ofizialtasuna aldarrikatu ...

Elkarretaratzea

Uztarria.eus | 2006-06-23 : 12:03

Atzo(hilak 22) arratsaldean elkarretaratzea egin zuten plazan 'Baldintza demokratikoak orain! Errepresioa ez da bidea' lelopean. Aurretik, San Agustinpen asanblea egin zuten Maider Egiguren eta Jose Antonio Cau Aldalurren egoeraren ...

Dantzari Txiki Eguna

Uztarria.eus | 2006-06-19 : 18:29

Atzo (igandea) Dantzari Txiki Eguna izan zen. Itsasi Dantza Taldeko dantzariez gain Legazpi, Mutriku eta Zestoatik etorritako dantzari txikien erakustaldiak ikusteko aukera izan zen. Goiz eta arratsalde, herriko kaletan ibili ...

Pedro Etxeberriari omenaldia

Uztarria.eus | 2006-06-19 : 18:22

Itsasi Dantza Taldeak Pedro Etxeberria omendu zuen larunbatean (hilak 17) San Martin egoitzan. Etxeberria duela 50 urte hasi zen dantza erakusten. Hori dela eta haren ikasle izandakoak eta Itsasi taldeko ...

Bidezko Merkataritzako 16 postu

Uztarria.eus | 2006-06-19 : 14:30

Udaleko Ingurumen batzordeak antolatuta, Bidezko Merkataritza eta bigarren eskuko produktuen azoka egin zuten larunbatean (hilak 17), plazan. Guztira, 16 postu jarri zituzten, eta azokan gastatzeko 12 euroko bost zozketa ere ...

Habea mosaikoa

Uztarria.eus | 2006-06-16 : 20:26

Herritarrek osatutako mosaiko bat gorpuztu dute plazan Habeakoek. Ezker abertzalea legez kanpo jarri zutela hiru urte bete direla salatu dute eta herriari hitza emateko eskatu dute. Ondoren, herri afaria egiteko ...

Arrantzako Euskadiko Txapelketan txapeldun

Uztarria.eus | 2006-06-15 : 12:53

Ekainaren 4an Tolosan Oria ibaian ospatu zen jubenil mailako Euskaldiko Arrantza Txapelketan Xabier Bastida lehenengo postuan sailkatu zen eta Ekaitz Agirrezabalaga, berriz, hirugarrenean. Biak 'latigo' berezitasunean aritu ziren. Hilaren bukaeran ...

Enparan kaleko garabia kentzen ari dira

Uztarria.eus | 2006-06-15 : 11:48

Gaur goizean (hilak 15) Enparan kalean dagoen garabia kentzen hasi dira. Lan horrek Enparan kaleko garajeetako ibilgailuen sartu-irtenean eragina izango du. Enparan 20 karrera azpikoek ibilgailuak Plaza Txikitik sartu beharko ...

Kartelak ikusgai

Uztarria.eus | 2006-06-13 : 15:04

Euskadiko XXIV. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketako 35 bat obra daude Betharrametako aretoan ikusgai atzotik (astelehena) ekainaren 25era arte. Ordutegia, berriz, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara; eta larunbat ...

Larunbatean, Txirrindulari Gaztetxoen Eguna

Uztarria.eus | 2006-06-12 : 11:33

Hirugarren urtez, Eskolarteko Txirrindulari Gaztetxoen eguna izan zen larunbatean (hilak 10). Adinaren arabera banatutako bi ibildide egin zituzten txindulari gaztetxoek: txikienak Urrestilara joan etorria egin zuten, eta besteak, Aratz Errekaraino ...

Emakumeen I. Futbol Txapelketa

Uztarria.eus | 2006-06-12 : 11:02

Larunbatean (hilak 10) jokatu ziren Emakumeen I. Futbol Txapelketako lehenengo partidak Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaietan. Parte hartze handia izan zen; guztira, 12 partida jokatu ziren bi zelaitan. Hurrengo partidak ...

Ormazabal zenari buruzko liburua, aurkeztua

Uztarria.eus | 2006-06-09 : 15:04

Xabier Ormazabal mendigoizale urretxuar zenaren bizitzaz 'Izarren hautsa' liburua idatzi du Gorka Quevedo zumarragarrak, eta atzo (osteguna) aurkeztu zuten. Ormazabalek 2003an 'Takolo beka'  jaso zuen. Bekako diruarekin 'Elurretako leopardoa' espedizioa ...

Kontsumo Iraunkorraren Gela Lapatxen

Uztarria.eus | 2006-06-09 : 10:40

Lapatx zabortegiaren sarreran Kontsumo Iraunkorraren Gela egin dute, eta atzo (hilak 8) inauguratu zuen Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak. Argazkian, Manuel Unanue Azpeitiko Udaleko EAko bozeramailea, Luis Mari Oiarbide Ingurumeneko Foru ...

Etxezarreta, mahai-inguru zabalean

Uztarria.eus | 2006-06-06 : 17:59

Idiazabalen mahai-inguru politiko zabalean hartu berri du parte Ramon Etxezarreta PSE-EEko kideak. Joseba Egibar (EAJ), Joseba Alvarez (Batasuna), Onintza Lasa (EA), Antton Karrera (EB) eta Mikel Basabe (Aralar) izan zituen ...

Ekaineko agenda kalean

Uztarria.eus | 2006-06-05 : 12:46

Ekaineko ekintzak biltzen dituen eskuko kultur agenda kalean da: 3. zenbakia. Aurtengo apiriletik, hilabetero ari da ateratzen Uztarria Kultur Koordinakundea. Hilabetearen hasieratik herrian dauden ekintzen berri ematea du helburu. Guztira ...

Zer egin behar den gutuna botatzeko...

Uztarria.eus | 2006-06-05 : 12:36

Interneta dagoenetik, jendeak ez du lehen bezainbeste gutun bidaltzen. Lehen ere asko ez eta... Noiz bota zenuen zeuk azkeneko gutuna, dena delakoa izanda ere? Egoera horrelakoa izanda, zailtasunik behintzat, ez ...

Giza-katea "errepresioaren" kontra

Uztarria.eus | 2006-06-03 : 11:19

Azpeitiko ezker abertzaleko 80 bat kidek plazatik anbulategi aurrera giza-katea egin zuten atzo (ostirala), "errepresio politikoaren" kontra, eta anbulategian elkarretaratzea (argazkian). Euskal Herria "egoera ez demokratikoa" bizitzen ari dela diote ...

Uztarria eta 'Hitza' lokal berrian

Uztarria.eus | 2006-06-02 : 18:01

Aste honetatik Uztarria eta 'Urola Kostako Hitza' Telefonica zenaren eraikinean daude, behean, eskubian. Sarrera, Perez Arregi plazatik du. Antxieta Arkeologia Elkartea, Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Azpeitiko Argazki Elkartea ere eraikin ...

Barraka Eguna Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2006-06-02 : 11:19

Udaleko Festa Batzordeak antolatuta, atzo (hilak 1), Sanjuandegiko festak hasi bezperan, haurrek Barraka Eguna ospatu zuten. 15:00etatik 19:00etara, epaitegi aurreko aparkalekuan dauden tiobibo guztietan ohi baino merkeago ibiltzeko ...

Txakurren kaka jasotzeko ontziak

Uztarria.eus | 2006-06-01 : 16:08

Txakurren kaka jasotzeko 10 ontzi jarri dituzte herriko toki ezberdinetan. Irudiko ontzia, Enparan dorretxe atzean dagoen zelaikoa da. Aurrera begira ere, beste 15 ontzi jartzeko asmoa dute. Ontzi horiek erabili ...

Emaitzak: 2542 | Orriak: 1 2 3 4 ... 93 94 95 96 97 98 99 100 ... 125 126 127 128