Artxiboa: Artikuluak

Azken txanpara iritsi dira XXXV. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | gaur : 09:58 | Kultura

Gaur eta bihar, Antzerki Alternatiboaren VI. zikloaren barruan, bi emanaldi eskainiko dituzte Gaztetxean. Igandean bukatuko dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak, eta emanaldi berezi bat eskainiko du Aukeran danrza konpainiak.

 

Ospitalera eraman dute Sistiaga Errekako harrobi inguruan istripua izan duen gizona

Uztarria.eus | atzo : 19:02 | Gizartea

Kamioi bat baso bide batean bidetik atera eta maldan behera erori da. 54 urteko gizon urretxuar bat zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera.

 

Xanti Agirrezabala: "Teknikoen lana hobeto ezagutzeko eta baloratzeko balio izan dit esperientziak"

Uztarria.eus | atzo : 17:56 | Kultura

Euskal Antzerki Topaketak asteburu honetan bukatuko dira eta, haiekin, baita Xanti Agirrezabalak (Azpeitia, 1997) aurten izan duen lana ere. Ikusle zein aktore gisa ezagutu ondoren, edizio honetan Topaketen ezkutuko aldea ezagutzeko aukera izan du, Dantzertin egiten ari den antzerki ikasketetako praktikaldiari esker.

 

Udalak adierazi du telefono linea eta Internet zerbitzua "lehenbailehen" konpontzeko gestioak egiten jarraituko duela

Uztarria.eus | atzo : 13:24 | Gizartea

200 metro kable lapurtu dituzte, eta horren eraginez, Internet eta telefono linea finkoaren zerbitzuak eten dira Matxinbentan, Nuarben eta Urrestillan.

 

Jose Ignazio Orbegozo 'Arria II': "Semea aizkoran ikustea da niretzat saririk handiena"

Urola Kostako Hitza | atzo : 11:50 | Kirolak

‘Arria II’.aren biografia jasotzen duen liburua kaleratu dute. Gentilak trilogiaren bigarren atala da, eta Joseba Urretabizkaiak idatzi du. Larunbatean omenaldia egingo diote aizkolariari.

 

Juan Antxietako ikasleek kontzertua eskainiko dute gaur

Uztarria.eus | atzo : 10:03 | Kultura

Gaur, Santa Zezilia eguna, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Aurretik, 18:30ean, Musikalean egitasmoa egingo dute plazan.

 

Oihana eta Maitane Goenaga, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketara

Uztarria.eus | atzo : 09:57 | Kirolak

Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean ariko dira Goenaga ahizpak. Guztira, 513 igerilarik hartuko dute parte azaroaren 23tik 26 jokatuko den txapelketan.

 

Carlos Javier & Latin Dziadek taldearen kontzertua izango da ostiralean

Uztarria.eus | atzo : 09:54 | Kultura

23:00etan hasita izango da emanaldia Sanagustin kulturgunean, eta kanta euskaldunez, Trova kubatarraz nahiz betiko abesti klasikoez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Kontzertua doakoa izango da.

 

10 Bitxiak saria, L. Xaxarki estetika zentroarentzat

Uztarria.eus | 2017-11-21 : 17:29 | Ekonomia

Gipuzkoako Bazkundeak eta Urolako merkataritza-bulegoek ostiralean banatu zituzten sariak. Guztira, hamar komertziok jaso zuten 10 Bitxiak saria. Horiek "balio azpimarragarriak eta prestigioa transmititzen" dutelako nabarmendu dituzte.

 

Imanol Arregi 'Iturbide': "Etxean inoiz ez dut panderoa hartu entseatzeko, behin ere ez"

Urola Kostako Hitza | 2017-11-21 : 12:41 | Kultura

"Gurasoak eta denak panderistak nituen, baina gerra galdu zutenean dena utzi zuten eta, orduan, ez nuen etxean panderorik ezagutu". Soinujoleen, panderojoleen, etxekoen eta lagunen babesik eta berotasunik ez zuen falta izan joan den zapatuan Imanol Arregi Iturbidek (Loiola, Azpeitia, 1935). Azpeitiko udaletxeko areto nagusia mukuru beteta zela aurkeztu zuten Iturbideren biografia jasotzen duen liburua eta harekin doan diskoa. Aurkezpenean bezala, Urola Kostako Hitzarako elkarrizketa honetan ere behin baino gehiagotan dio bere burua ez duela pandero-jotzailetzat. Harrigarria dirudien baieztapenerako azalpenak baditu.

 

Emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatuko du Basanderiek asanbladak zapatuan

Uztarria.eus | 2017-11-21 : 12:05 | Gizartea

Patriarkatua indarkeria da. Eman sua! leloa aukeratu du asanbladak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituen ekintzetara deitzeko. Elkarretaratzea, bazkari feminista, "gitarreo saioa" eta mural pintaketa antolatu dituzte. 

 

Datuak izango dituzte hizpide Trikigiro hitzaldi zikloaren bigarren saioan

Uztarria.eus | 2017-11-21 : 11:33 | Kultura

Gaur izango da Urola Erdiko trikitixa datuetan: trikitilariak, txapelketak eta erromeriak solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Bertan, hitza hartuko dute Irati Arangurenek, Haritz Garmendiak eta Laxaro Azkunek. Ibon Errazuk gidatuko du saioa.

 

Izarraitz igeri elkarteak urteko batzarra egingo du bihar

Uztarria.eus | 2017-11-21 : 10:34 | Kirolak

Sindikatu Zaharrean egingo dute bilkura. Bertan, hizpide izango dituzte, besteak beste, balantze ekonomikoa eta kirol jardueren balantzea.

 

'Hozkailua' eta 'Bihotz salataria' antzezlanak iritsiko dira Gaztetxera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2017-11-21 : 10:27 | Kultura

Gaztetxeak antolatutako VII. Antzerki Alternatiboaren Zikloaren barruan eskainiko dituzte bi obrak. Ostegunean, Hozkailua izango da ikusgai. Ostiralean, berriz, Bihotz salataria. Antzezlanak 21:30ean hasiko dira. Horien aurretik, luntx begetarianoa izango da hurbiltzen den ororentzat. Gaztetxeak hartuko dituen bi obrek, orain arte, ikus-entzuleen eta antzerkizaleen kritika onak jaso dituzte.

 

Zabalik da Hazilan programaren hirugarren edizioan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen | 2017-11-21 : 10:00 | Ekonomia

Urola Erdian Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak garatzen du Hazilan programa, eta urtero 15-20 gaztek parte hartzen dute. Hazilanen helburua da 20 eta 44 urte bitarteko herritarrak laneratzea. Dagoeneko eman daiteke izena programan.

 

Hazkunde pertsonalaz solasaldia izango da gaur Loiolako Santutegian

Uztarria.eus | 2017-11-21 : 08:07 | Gizartea

Barnekotasuna eta hazkunde pertsonala, ezinbesteko baldintzak gizarte konpromisorako izenburupean izango da solasaldia, 19:00etan hasita. Gaztelaniaz izango da gaurko saioa, eta datozen asteetan beste sei hitzaldi ere eskainiko dituzte.

Hasi da Josu Urbieta 'Pow'-ren aurkako apelazio epaiketa

Uztarria.eus | 2017-11-20 : 17:13 | Politika

Epaileak, guztira, 19 urteko kartzela zigorra eskatu zuen azpeitiarrarentzat 2015eko abenduan. Urbietak eta Jean-Serge Nerin poliziaren hilketagatik akusatutako beste hiru kidek helegitea aurkeztu zuten orduan. Gaur hasi da auzi saioa, eta lau astez luzatuko da. Abenduaren 8ko epaiketa saiora joateko autobusa antolatu dute Azpeititik, eta dagoeneko eman daiteke izena. 

Iraurgi ikastetxeko ikasleak, Unicefen eta Foru Aldundiaren proiektu pilotu bateko partaide

Uztarria.eus | 2017-11-20 : 18:41 | Gizartea

Haur Erabakia proiektu pilotuan hartuko dute parte, Gipuzkoako txoko ezberdinetako ikasleekin batera. Egitasmoaren helburua da umeen iritziari oihartzuna ematea.

 

Elustondo eta Fernandez xakelariei ihes egin die Bigarren Mailara igotzeko aukerak

Uztarria.eus | 2017-11-20 : 18:55 | Kirolak

Nahiz eta joan den zapatuko jardunaldiak mailaz igotzeko bidea oztopatu dien, oraindik badituzte Bigarren Mailara igotzeko aukerak. Beste parte-hartzaileen emaitzen zain egon beharko dute mailaz igotzen diren ala ez jakiteko.

 

Azaroak 20: Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Unanue | 2017-11-20 : 18:41 | Iritzia

Partidako lehen zatiaren amaieran aurka gol bakarra izateak berdintzeko edo, zergatik ez, irabazteko ere esperantzarik emango zion entrenatzaileari bigarren zatirako. Kontua da, bigarren zatian bost gehiago jaso zituztela, eta horiek denak ordurako zelairatu zuen atezainak, gainera. Punturik gabe eta bost gol jasota etxera; horrela da futbol partiden txapelketa.

Emaitzak: 16004 | Orriak: 1 2 3 4 ... 798 799 800 801