Artxiboa: 2018 4

Donibane Garaziko hilketa matxista "irmo" salatu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-04-30 : 16:18 | Gizartea

Hildakoaren senitartekoei eta gertukoei "elkartasuna" adierazi die, eta heriotza hori salatzeko antolatu daitezkeen ekimenetan "parte hartzera animatu" ditu herritarrak.

Azpeitiko xakelariek maila ederra erakutsi dute Azkoitiko Udaberriko Festibalean

Uztarria.eus | 2018-04-30 : 12:22 | Kirolak

Cristian Cretu lehen postuan sailkatu zen atzo jokatu zen 16 urtez azpikoentzako lehiaketa horretan. Aner Alonso hirugarren sailkatu zen, Luis Andoni Lazkano laugarren, Beñat Aristegi seigarren eta Alain Mateos zazpigarren.

 

Maiatzeko lehen bi asteburuetarako irteerak antolatu ditu Lagun Onak MBk

Uztarria.eus | 2018-04-30 : 10:00 | Kirolak

Maiatzaren 6an Urkiolara irteera egingo dute gaztetxoei zuzenduta. Hilaren 12an, aldiz, Azpeitia-Bilbo egitasmoaren bosgarren etapa izango da, Bermeotik Bakiora artekoa. Dagoeneko eman daiteke izena bi irteeretan parte hartzeko. 

 

Maite Etxezarretak Pagoeta Mendi Lasterketa irabazi eta marka ezarri du

Uztarria.eus | 2018-04-30 : 08:40 | Kirolak

Atzo jokatu zen probaren XV. edizioa, eta azpeitiarra izan zen emakumeetan nagusi 21 kilometroko proban. Etxezarretak Pagoetako lasterketako emakumeen marka ezarri du, bera izan baita probaren hamabost edizioetan denbora onena lortu duen kirolaria. 01:50:49 denbora marka ezarri du.

 

Saninazioetako zezenketen kartela jakinarazi du Zezenzale Batzordeak

Uztarria.eus | 2018-04-30 : 08:38 | Festak

Saninazioetako zezenketetan ikusi ahal izango diren zezenak Ana Romero (Cadiz, Andaluzia), La Quinta (Cordoba, Andaluzia) eta Celestino Cuadri (Huelva, Andaluzia) ganadutegietakoak izango dira. Zezenketak uztailaren 29an, 30ean eta 31n izango dira.

 

Maiatzaren 1erako manifestazioa deitu dute herriko zenbait eragilek

Uztarria.eus | 2018-04-29 : 17:36 | Ekonomia

Gaztetxeak, Ikasle Abertzaleakek, Ernaik, Basanderiek asanblada feministak eta LABek deitu dute mobilizazioa, Langile boterea eraiki lelopean. Hitzordua 19:00etan jarri dute, plazan.

 

Walter Becerra eta Oihana Azkorbebeitia nagusi, XIV. Izarraizko mendi lasterketan

Uztarria.eus | 2018-04-29 : 14:25 | Kirolak

 

Ibilbide berriarekin, Izarraizko Atea parkean hasi da Azkoitiko Anaitasuna eta Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunek elkarlanean antolatutako Izarraizko XIV. Mendi Lasterketa, 09:30ak puntuan. Leku berean baina orduerdi beranduago, 10 ...

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Loiolako liburutegia irekita izango da maiatzeko eta ekaineko asteburuetan

Uztarria.eus | 2018-04-29 : 13:37 | Hezkuntza

Maiatzeko eta ekaineko asteburu guztietan egongo da zabalik, eta 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara irekiko dute.

 

Animalien erabileraren inguruko eztabaida hizpide, 'Gurean' dokumentalaren emanaldian

Uztarria.eus | 2018-04-29 : 17:24

Askekintzak eta Oinatz elkarte animalistak elkarlanean antolatuta, Gurean dokumentala eskaini zuten atzo, zapatua, arratsaldean Baigerako aretoan. Egileen hitzetan, Gureanen xedea da "animalien erabileraren inguruko eztabaida sortzea eta herrietako tradizio ...

Azpeitia eta Beizama arteko autobusak Landeta hiribidean egingo du geldialdia maiatzaren 1etik aurrera

Uztarria.eus | 2018-04-29 : 09:17 | Hirigintza

Atxubiaga kalean egiten dute linea horretako autobusek ohiko geldialdia, baina lan batzuk tarteko, aldatu egingo dute, eta Mendizabal erretegiaren parean geldituko dira obrak bukatu bitartean.

 

Txikienek 'OA-Huetak' ikuskizunarekin gozatu dute

Uztarria.eus | 2018-04-28 : 18:50

Eguraldi petrala egin badu ere, izan dute zer egin gaur arratsaldean haurrek herrian. Izan ere, Elirale konpainiak Oa-Huetak ikuskizuna eskaini du Sanagustin kulturgunean. Dantza eta musika uztartu dituzte Oihan Indart ...

Parrillada eta parodia eginda, azken txanpan sartu da Gazte Astea

Uztarria.eus | 2018-04-28 : 13:19 | Aisia

 

Urtero bezala, Gazte Asterako prestatutako egitarauaren barruan, Azpeitiko Gaztetxeko kideek parrillada eta parodia eskaini zituzten atzo, ostirala, plazako arkupeetan. Sabelak ondo bete ostean, agertoki bihurtu zuten sanagustinpea. Dozenaka lagun hurbildu ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Mailaz jaitsi da Sammic ISB taldea

Uztarria.eus | 2018-04-28 : 11:06 | Kirolak

Denboraldi bat Espainiako Urrezko LEB Ligan aritu ostean, Zilarrezko LEBera jaitsi da gizonen lehen taldea. Araberriren aurka atzo jokatu zuen denboraldiko azken partida ISBk Gasteizen, eta ezin izan zuen Arabako taldea mendean hartu.

 

Gaztea Maketa Lehiaketa irabazteko atarian gelditu da Silence

Uztarria.eus | 2018-04-28 : 12:04 | Kultura

Azkoiti-Azpeitiko taldeak ez du sari potoloena irabazterik izan Bilboko Kafe Antzokian jokatutako finalean. Hala ere, entzuleen bozei esker eskuratutako 2.500 euroko sariarekin eta "bizitako esperientzia izugarriarekin" itzuli dira Maketa Lehiaketatik. Finalean izan ziren lagunei eta hara joaterik izan ez zutenei eskerrak eman dizkiete Silenceko artistek. 

 

Bertsoak, derbia girotzeko

Uztarria.eus | 2018-04-28 : 10:42 | Kultura

 

Atzo, ostirala, Bertso Derbiaren XI. edizioa izan zen Soreau antzokian, eta dozenaka lagun izan ziren bertan saioaz gozatzen. Hain zuzen ere, Realeko eta Athleticeko gizonek gaur, zapatua, arratsaldean Anoeta futbol ...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Astelehenetik ostiralera aldatu dute pentsiodunek datorren asteko mobilizazioa

Uztarria.eus | 2018-04-27 : 16:13 | Gizartea

Arratsaldez egingo dute maiatzaren 4ko protesta. 19:00etan manifestazioa egingo dute Alde Zaharrean, eta irakurketa batekin amaituko dute ekitaldia, plazan. "Dei berezia" egin nahi die Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformak herriko gazteei, gaur zortziko mobilizazioan parte har dezaten.

 

Umorea, kritika eta autokritika, Gaztetxeko film laburren txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-04-27 : 17:35 | Aisia

 

Horrenbeste denbora zain egon ostean, atzo iritsi zen film laburren txapelketa Azpeitiko Gaztetxera. Litezkeen gauzarik ederrenak ez dira zen bideoak egiteko proposatutako gaia. Irudimena dantzan jartzea bazen txapelketaren helburuetako bat ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hiru hitzordu, Sare Eguna iritsi baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra | 2018-04-27 : 16:24 | Politika

Maiatzaren 19an izango den Sare Eguna 'Erantzi motxilak, egin jauzi!' lelopean ospatuko da. Izan ere ...

Lurrun trenak bihar, etzi eta asteartean ibiliko dira Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus | 2018-04-27 : 15:51 | Aisia

Guztira, Lasaora lau joan-etorri egingo ditu trenak jai zubi honetan, bihar bi, eta igandean eta asteartean bana. Astelehenean, aldiz, itxita egongo da museoa.

 

Jose Luis Rey 'Amalau': "Bi hilabetetan eskuetatik kendu zizkiguten guztiak"

Uztarria.eus | 2018-04-27 : 15:26 | Ekonomia

Biologia ikasteko asmoa albo batera utzi eta azoketan saltzaile hasi zen. Etorkizun "lausoa" ikusten dio ofizioari. Ainitze Agirrezabala kazetariak elkarrizketa egin zion Amalauri, Uztarriaren apirileko aldizkarirako, 204. zenbakirako.

 

Emaitzak: 217 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11