Artxiboa: 2018 2

Emakumeak planto egiteko pronto

Uztarria.eus | 2018-02-28 : 19:19 | Gizartea

Martxoaren 8rako deituta dagoen greba deialdira batu dira Azpeitiko mugimendu feministako eragileak. Egungo sistemak "sexuaren araberako lan banaketa" sustatzen duela eta "emakumeak indarkeria ekonomikoaz jazartzen" dituztela salatzen dute. Hainbat ekintza prestatu dituzte martxoaren 8rako eta 9rako, eta horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. 

 

Uztarriak komunikazioan aditua den kudeatzailea behar du

Uztarria.eus | 2018-02-28 : 18:20 | Uztarriaeus

Datorren asteazkenean, martxoaren 7an, bukatuko da curriculumak bidaltzeko epea; uztarria@uztarria.eus helbidera bidali behar dira. Hautatutako langileak berehala hasi beharko du lanean, eta egun osoko lanaldia izango du.

 

Zaborra zabarkeriaz utzita

Uztarria.eus | 2018-02-28 : 17:50

Azpeitian hondakinen bilketa sistema berria ezartzen ari diren egunotan, horrelakoak ikusita argi dago oraindik asko dagoela egiteko. Erabiltzaile batek bidali du argazkia Uztarriara: Elizkalea eta Done Jakue lotzen dituen kantoian ...

»» Erantzunak: 1 (baaleike)

Kontu kontalari

Uztarria.eus | 2018-02-28 : 16:41 | Kultura

Badira han eta hemen ipuinak kontatzen dituzten herritarrak. Orotariko ikus-entzuleei zuzendutako askotariko istorioak sortzen dituzte. Horietako hiru dira Axen Escalada, Onintza Zeberio eta Lorea Etxeberria. Haiekin osatu zuen erreportaje hau Elena Marguello kazetariak otsaileko Uztarria aldizkarirako.

 

Gogotik egin du elurra Azpeitian ere

Uztarria.eus | 2018-02-28 : 08:23 | Herria

 

Gaur goizaldean elurra egingo zuela iragarrita zegoen, eta halaxe izan da. Eguraldi iragarleek esandako moduan, zuri esnatu dira Euskal Herriko barnealdeko eta kostaldeko txokoak. Gogotik egin du elurra Azpeitian ere ...

»» Ikusi argazki guztiak (61)

Dagoeneko martxan dira Lurraldebusen autobus zerbitzu guztiak

Uztarria.eus | 2018-02-28 : 14:12 | Gizartea

Eguerdi partean hasi dira La Guipuzcoanaren eta Euskotrenen autobus zerbitzuak normaltasunez ibiltzen. Azkoititik Tolosara joaten den UK02 eta Beizama eta Azpeitia arteko UK04 zerbitzuak 14:00etan hasi dira joan-etorriak normaltasunez egiten.

 

Bertan behera gelditu da Jeanne Rolanderen tesiaren aurkezpena, elurra tarteko

Uztarria.eus | 2018-02-28 : 12:08 | Gizartea

Ekintzaile feminista gaur zen tesia aurkeztekoa Emakumeen Txokoan, baina hitzordua atzeratzea erabaki dute. Oraindik ez dute aurkezpenaren data berria zehaztu.

 

Udal langileen elkarretaratzea ostiralerako deitu du ELAk

Uztarria.eus | 2018-02-28 : 10:50 | Ekonomia

Elurra dela eta, bertan behera utzi dute Azpeitiko Udaleko langileek gaur egitekoa zuten elkarretaratzea, baina Azpeitiko Udaleko langileek sailez sail erabaki dute lanuztea egin edo ez; esaterako, udal brigadako langileek lanean jardun dute. Gaurko elkarretaratzea bertan behera gelditu denez, ELAk ostiralerako jarri du kontzentrazioa egiteko hitzordua, 11:00etan hasita, plazan. LABek esan du datozen egunetan aztertuko duela beste data batzuetan egitea protestak.

Errigorako olioak eta kontserbak eskatzeko epea martxoaren 6an irekiko da

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2018-02-28 : 10:36 | Gizartea

Errigorak udazkenero egiten duen kanpaina gainean da, eta urtero bezala eskaerak egiteko aukera izango da ...

Oier Etxeberriak 'Locuela' diskoa aurkeztuko du ostegunean, Donostian

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 18:36 | Kultura

David Azurza, Francisco Contreras (Niño de Elche) eta Xabier Erkizia musikariekin elkarlanean osatu du lana. Etxeberria jesuiten inguruan egiten ari den lan baten parte da diskoa. Kaxilda liburu dendan izango da emanaldia, 19:00etan.

 

Hell Beer Boys, Baserriko Ollaxkue Labien eta Rotten XIII, zapatuan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-02-27 : 18:32 | Aisia

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira. Hiru zuzenekoak ikusteko sarrera 5 euro ordaindu beharko da. 

 

Otsaileko odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 17:50 | Gizartea

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera.

 

Karin Natalia Kupchik: "Faltan sumatzen dudan guztia neuk ekarri dut hona"

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 16:15 | Gizartea

15-16 urte daramatza Azpeitian bizitzen Buenos Aireseko argentinarrak. Sorterriak markatu dion izaerari uko egin gabe, bere lekua egin du hemen. "Zoriontsu" da. Elkarrizketa hau egin zion Ihintza Elustondo kazetariak otsaileko Uztarria aldizkariaren Hementxe bertan atalerako.

 

Azpeitiko Udaleko langileek bat egin dute ELAk eta LABek biharko deitu duten lanuztearekin

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 14:17 | Ekonomia

Bi sindikatu horiek deituta, lau orduko lanuzteak egingo dituzte bihar udaletako eta foru aldundietako langileek "lan baldintzen alde, enpleguaren defentsan eta zerbitzu publikoak indartzea eskatzeko". 11:00etatik 15:00etara egingo dute lanuztea, eta udaletxearen aurrean kontzentrazioa egingo dute 11:00etan hasita. Urola Erdiko Mankomunitateko langileek ere bat egin dute lanuztearekin, eta horrek hainbat aldaketa eragingo du hondakinen bilketa zerbitzuan.

25 urteko ibilbidearen ostean, "libre eta zabalik" jarraitzeko prest dago Orkatz

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 13:19 | Gizartea

Urteurrena ospatzeko denetariko ekintzak egingo dituzte urte osoan zehar, baina ekitaldi nagusiak ekainaren 15ean, 16an eta 17an izango dira, plazan. Herritarrekin eta eragileekin duen harremana kontuan hartuta, zailtasunei aurre eginda, eta auzolana oinarrian jarrita, "tinko" jarraitu nahi du Orkatzek. Prestatutako aurreneko hitzordua bihar, hilak 28, izango da: Iñaki Egañaren hitzaldia

 

Eneko Araiztegi: "Sorpresa izan zen niretzat Errezilgo bertso saioan aurrena egitea"

Urola Kostako Hitza | 2018-02-27 : 12:41 | Kultura

Eniarraitz Bertso Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zuten igandean Errezilen, eta Segurako bertsolaria nagusitu zen. Zestoan egingo dute azken saioa, igandean.

 

Martxoaren 12a bitartean eman daiteke izena baratze programaren bigarren edizioan

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 11:29 | Gizartea

Udalak eta Kutxa Ekoguneak 2014an jarri zuten martxan Baratze Programa. Herritarrei Otzaka eta Olatz eremuetako hainbat lur sail banatu zizkieten lau urterako, eta maiatzean bukatuko da baratze horiek ustiatzeko epea. Berriz zabalduko dute izen-emate epea, baina egun lur saila dutenak eta lehendik itxaron zerrendan daudenak automatikoki sartuko ditu Udalak zerrendan.

 

Urrezko Aizkolarien binakako finala, emakumeen banakakoa eta harri-jasotzaileena, igandean Izarraitzen

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 10:20 | Kirolak

12:00etan hasiko da hiru finalak jokoan izango dituen jaialdia. Harri-jasotzaileen deman lehiatuko da Xabier Aranburu Guzta Urrestillako bizilaguna.

 

Zuhaitzen txertaketa ikastaroa egingo dute martxoaren 7an Kimu Bat Gardenen

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 10:15 | Besterik

Ikastaroa doakoa izango da, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Jon Osak gidatuko du saioa.

 

Aurora & The Betrayersek zuzeneko ederra eskaini zuen Sanagustinen

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 10:07 | Kultura

Joan zen larunbatean emanaldia eskaini zuen Aurora & The Betrayers taldeak Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun bertaratu ziren kontzertura, eta gozatua hartu ahal izan zuten horiek. Aurretik, Donostiako Sky Beats izan ...

Emaitzak: 221 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12