Artxiboa: 2017 12

Hilda aurkitu dute atzo arratsaldetik La Mongien desagertuta zegoen eskiatzaile azpeitiarra

Uztarria.eus | 2017-12-31 : 10:03 | Kirolak

Gaur goizean aurkitu dute hilda 24 urteko azpeitiarra. EFE berri agentziak jakinarazi duenez, haitz batzuen kontra jo zuen azpeitiarrak, pistatik kanpo eskiatzen ari zela. Gaztearen lagunek atzo arratsaldean galdu zuten haren arrastoa, eta larrialdi zerbitzuei deitu ostean, helikopteroz aritu zen erreskate taldea haren bila. Gaur goizean ekin diete berriz erreskate lanei.

Aitor Mimenza eta Maite Etxezarreta nagusi, San Silbestre lasterketan

Uztarria.eus | 2017-12-31 : 14:41 | Kirolak

 

Kirola eta festa giroa uztartuz esan diote urteari adio Azpeitiko San Silbestre lasterketako parte-hartzaileek. Lasterketaren aitzakian, gainera, jendetza ibili da kalean. Aitor Mimenza elorriotarra eta Maite Etxezarreta azpeitiarra nagusitu dira ...

»» Ikusi argazki guztiak (50)

Uztarria.eus-en 2017an gehien irakurri diren albisteak

Uztarria.eus | 2017-12-31 : 11:19 | Uztarriaeus

Gaur bukatuko den 2017. urteak albiste triste nahiz alaiak utzi ditu Azpeitian, eta horien guztien berri eman du Uztarria.eus-ek urte osoan zehar. Jai giroko albisteek nahiz gertaera ilunek piztu dute erabiltzaileen interesa; izan ere, horiek izan dira gehien irakurri direnak. Dena den, gehien irakurri den albistea, eta aldearekin, Loiola inguruan lasterka ibili zen zezen txikiaren bideoarena izan da.

 

DJ Kanuttoren emanaldia izango da bihar goizaldean Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2017-12-31 : 09:51

DJ Kanuttok alaituko du giroa bihar goizaldean Sanagustin kulturgunean. 70, 80 eta 90. hamarkadetako musika dantzagarria eskainiko du disko-jartzaileak urte berriari ongietorria egiteko.

 

Soreasu leporaino bete zen atzo, Xabi Solanoren 'Inpernuko' emanaldiarekin

Uztarria.eus | 2017-12-31 : 09:06 | Kultura

 

Xabi Solano trikitilariak Inpernuko ikuskizuna taularatu zuen atzo Soreasu antzokian, eta aretoa leporaino bete zen. Trikigiro elkarteak eta Kulturaz kooperatibak antolatu duten emanaldian musika, dantza, antzerkia eta irudiak uztartu zituzten ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Eskualdean lan istripuz hil diren beharginak izan dituzte gogoan dozenaka lagunek

Uztarria.eus | 2017-12-30 : 19:22 | Ekonomia

 

Bederatzien sugarra, garraxi bakarra. Elkartasun borrokaz eutsi bizitzari! lelopean, dozenaka lagunek manifestazioa egin dute gaur iluntzean Azpeitian. Eskualdeko enpresetan izan diren lan istripuak salatzeko egin dute protesta, Azpeitiko Gaztetxeak, LABek ...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Bertanen Olentzerotako Zozketaren irabazleek jaso dituzte sariak

Uztarria.eus | 2017-12-30 : 18:48

Bertan merkatari elkarteak banatu ditu Olentzerotako Zozketako sariak. Bost saltokitan erosketak egin dituzten herritarrei 200 euroko bederatzi erosketa txartel banatu dizkiete, eta Itziar Balda, Olatz Larrañaga, Sara Azkue, arantxa ...

Joxean Etxeberria nagusitu da Xabier Zalduaren aurkako apustuan

Uztarria.eus | 2017-12-30 : 17:20 | Kirolak

 

Joxean Etxeberria zigarrak eta Xabier Zaldua zumarragarrak gaur jokatu dute aizkora eta korrika uztartutako apustua Azpeitiko zezen plazan. Aise nagusitu da Etxeberria, erronka hitzartzerakoan ezarritako abantaila tarteko; izan ere, Zalduak ...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Alaitz Olaizolak aipamen berezia jaso du Karmele Igartua sorkuntza bekan

Uztarria.eus | 2017-12-30 : 16:29 | Kultura

218 lanari esker jaso du epaimahaiaren aipamen berezia azpeitiarrak. Beka, berriz, Uxue Arzelus donostiarrak jaso du. Epaimahaiak azaldu duenez, "biek erakutsi dute oso maila altua eta parekoa, baina bat hautatu behar". Iaz Olaizolak jaso zuen Karmele Igartua sorkuntza beka, umeentzat idatzitako Sugegorri eskola antzerki lanarekin.

 

Antiguoko, Lasartearrak, Bansander eta Comillas taldeak sailkatu dira Azpeitia Cup txapelketaren azken fasera

Uztarria.eus | 2017-12-30 : 15:57 | Kirolak

 

Gaur, abenduak 30, bukatu da Azpeitia Cup txapelketaren sailkapen fasea. Abenduaren 23an, atzo eta gaur 42 talde aritu dira hurrengo fasera sailkatzeko lehian, hala nola Lagun Onak, Anaitasuna, Zumaiako, Real ...

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Jendetza bildu zen atzo Gaztetxean, 'Hoi denk zirkue' ikuskizunean

Uztarria.eus | 2017-12-30 : 10:42 | Kultura

 

Atzo, abenduak 29, zirko bilakatu zen Azpeitiko Gaztetxea. Izan ere, ehunka lagun bertaratu ziren Hoi denk zirkue emanaldiaz gozatzera. Bigarrenez egin zuten emanaldia, eta saioan parte hartu zuten Euskal Herri ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

2017an eskualdeko enpresetan izan diren lan istripuak salatzeko, manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean

Uztarria.eus | 2017-12-19 : 09:24 | Ekonomia

Bederatzien sugarra, garraxi bakarra. Elkartasun borrokaz eutsi bizitzari! lelopean egingo dute protesta, 19:00etan plazatik abiatuta. Azpeitiko Gaztetxea, LAB, Elkar-ekin, Ernai, Ikasle Abertzaleak, CNT eta ELA dira manifestazioaren deitzaileak.

 

»» Erantzunak: 1 (Azpeitiko Gaztetxie)

Dozenaka lagun izan dira 'Kronos' eta 'Z U L O' film laburren emanaldian

Uztarria.eus | 2017-12-29 : 20:46

Film laburren hainbat emanaldi izan da gaur Soreasu antzokian. Arratsaldean, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako Zinetxiki nazioarteko zinemaldian saritutako sei film labur eskaini dituzte. 19:30etik aurrera, berriz, Azpeitiko Erabaki Produkzioak ...

Xabi Solanok 'Inpernuko' ikuskizuna eskainiko du bihar Soreasu antzokian

Uztarria.eus | 2017-12-29 : 18:21 | Kultura

Trikigirok eta Kulturazek antolatu duten emanaldian musika, dantza, antzerkia eta irudiak uztartuko dituzte; izan ere, Solanorekin batera oholtzan izango dira musikari, aktore eta dantzari hainbat. Sarrerak Kulturazen webgunean eta Sanagustin kulturgunean eskura daitezke 12 euroren trukean.

 

Eva Cruz Sernaren lanak ikusgai, Aisialdi gastrotokian

Uztarria.eus | 2017-12-29 : 16:05

Eva Cruz Serna sortzailearen lanak ikusgai daude plazako Aisialdi gastrotokian. Askotariko margonal koloretsuak jarri ditu ikusgai Beizamako bizilagunak Aisialdiko hormetan. (Argazkia: Aisialdi)

San Silbestre lasterketa tarteko, aldaketak izango dira etzi autobus geltokietan

Uztarria.eus | 2017-12-29 : 12:36 | Gizartea

11:00etatik 13:00etara autobusek ez dute geldialdirik egingo Julian Elortza kaleko, Trenaren museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan. Geltoki horietan beharrean sahiesbidean egingo dituzte geldialdiak.

 

Nekane Azpiazuk egingo du 2018ko haurren danborradako karroza

Uztarria.eus | 2017-12-29 : 12:06 | Festak

Azpiazuk egingo du karroza, epaimahaiak hala erabakita, eta 1.500 euroko diru saria jasoko du azpeitiarrak. Aurten lau proiektu aurkeztu dituzte lehiaketara. Datorren urteko karroza egiteko gaia Sokamuturraren 500. urteurrena da. 

 

Haurrentzako eta helduentzako zine emanaldiak izango dira gaur Soreasun

Uztarria.eus | 2017-12-29 : 11:54 | Kultura

Batetik, 16:30ean hasita, Zinetxiki haur eta gazteentzako nazioarteko zinemaldian saritutako sei film labur eskainiko dituzte. Bestetik, Kronos eta Z U L O lanak ikusi ahal izango dira, 19:30etik aurrera.

 

Urte Zahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus | 2017-12-29 : 11:25 | Gizartea

Erakundeak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, eta esan du herritar bakoitzaren ardura dela petardoak-eta ez botatzea. Suziriak-eta botatzeko asmoa dutenei ere zuzendu da Udala, eta haiei jakinarazi die Ertzaintzaren baimena behar dela horiek jauritzeko

 

Dagoeneko 560 lagunek eman dute izena San Silbestre lasterketan

Uztarria.eus | 2017-12-28 : 17:14 | Kirolak

Bihar izango da lasterketa nagusirako izena Kirolprobak.com webgunean emateko azken eguna. Dena den, hilaren 30ean eta probaren egunean ere eman ahalko da izena. Lasterketa nagusian parte hartu ahal izango dute 2004az baino lehen jaiotako lagunek. Gainerakoek, hau da 2004az geroztik jaiotakoek, lasterketa irekian irten ahal izango dute, eta ez dago probra horretarako izena eman beharrik.

 

Emaitzak: 206 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11