Artxiboa: 2017 11

Azpeitiarrek parte hartzen duten hiru proiektu saritu dituzte Urkome Sarietan

Uztarria.eus | 2017-11-30 : 18:45 | Kultura

Aitziber Aizpururen 'Elikadura burujabetza' egitasmoa, Agurtzane Odriozola azkoitiarrak eta Xabier Izagirre eta Ioritz Aizpuru azpeitiarrek garatu duten 'Denda eredu berri bat', eta azpeitiarrez eta azkoitiarrez osatutako Hazi kooperatibaren proiektu bat saritu dituzte.

 

Trikitia egoerara moldatu eta indartu, aurrera egiteko

Uztarria.eus | 2017-11-30 : 18:17

Herenegun bukatu zen Trikigiro elkarteak antolatutako lehen hitzaldi zikloa. Lehen saioan Urola Erdiko trikitiak euskal kulturari egindako ekarpenaz aritu baziren, eta eskualdeko trikitilarien, txapelketen eta erromeria plazen gaineko datuez bigarrenean ...

Ikastetxeetan bihar ospatuko dute Euskararen Eguna

Uztarria.eus | 2017-11-30 : 15:24 | Euskara

Abenduaren 3a igandea dela eta, bi egun aurreratu dituzte festa giroan egingo dituzten egun osoko egitarauak Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan.

 

»» Erantzunak: 1 (makolo)

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Udalak Gure Esku Dagori emandako diru laguntzaren aurkako helegitea jarri du

Uztarria.eus | 2017-11-30 : 14:23 | Politika

Urriaren 31n zuen udalak epaiketa, baina Estatuko Abokatuari ez zioten jakinarazi hitzordua, eta bertan behera gelditu zen auzi saioa. Udala hainbatetan jarri du jomugan Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Izan ere, aurreko agintalditik dator helegiteen eta epaiketen soka.

 

Beñat Igerabide eta Perlak taldearen kontzertuak izango dira bihar Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2017-11-30 : 13:05 | Kultura

Katapulta Tour Gipuzkoa 2017ko zirkuituko kontzertuak izango dira. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da.

 

Zilarrezko ezteiak ospatzeko prest da Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Uztarria.eus | 2017-11-30 : 12:11 | Kirolak

Diego Garciaren omenezko lasterketak 25. edizioa beteko du 2018an, eta urteurren horri lotutako logoa eta irudia aurkeztu dituzte antolatzaileek, Badugu zer ospatu! leloarekin. Martxoaren 24an izango da lasterketa eta Internet bidezko izen-ematea astelehenean irekiko dute.

 

Ostiral guztiak dira ostiral beltzak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | 2017-11-30 : 11:10 | Iritzia

Jardunaren jardunaz, Halloween eta Black Friday geure paisaia kulturalaren parte bihurtu dira. Gonbidatuta ala gabe, baina gure udazkenetan gelditzeko etorri direla dirudi. Batzuei halako amerikanadek ondoeza sortzen diete. Beste batzuoi ondoeza sortzen diguna da "Jalouin", "Blakfirr...", "Blakfirdai" eta halakoak entzutea. Badira Halloweenen jatorri euskalduna defendatzen dutenak ere —nola ez—. Badira Halloweeni errezeloz begiratu arren, ostiral beltzeko beherapenak aprobetxatzeko inongo erreparorik ez dutenak ere.

Eromen produkzioaken 'Hysteria' lanak jaso du Antzerki Topaketetako Ikusleen saria

Uztarria.eus | 2017-11-30 : 09:38 | Kultura

Igandean bukatu ziren XXXV. Euskal Antzerki Topaketak. Zestoako Eromen produkzioaken Hysteria lanak jaso du Ikusleen saria, eta 600 euro jasoko ditu taldeak. Udalak topaketen balorazio "oso positiboa" egin du, "erantzun ona" jaso dutelako. Erakundearen arabera, 200-300 lagun izan da batez beste obra bakoitzean, eta hori "eskertu" egin du Josu Labaka Kultura batzordeburuak.

 

'El Muñeco de nieve' filma emango dute asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2017-11-30 : 09:12 | Kultura

Asteburuan El muñeco de nieve filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. Hiru emanaldi eskainiko dituzte: larunbatean, 22:00etan izango da ikusgai; igandean, 19:30ean; eta astelehenean, 21:00etan ...

Igandean zozkatuko ditu Uztarriak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 15:26 | Uztarriaeus

Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Komunikazio taldeak igande arratsaldean egingo du zozketa, eta zuzenean ikusgai izango da Facebook bidez. Zozketan parte hartu nahi duenak mezu bat bidali behar du uztarriazozketak@gmail.com bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zehaztuta. Astelehenean, berriz, bertso-porra abiatuko da uztarria.eus atarian.

 

Patxi Isasmendi: "Helburua da gure jakituria ondorengo belaunaldiei transmititzea"

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 14:54 | Kirolak

Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketan, datorren urtetik aurrera lehen mailan aritzeko txartela irabazi zuen azpeitiarrak joan den asteburuan. "Lehenbiziko mailari eustea, jende onaren kontra jokatzea, ikasten joatea eta gozatzea" dira Azpeitiko Xake Taldeko kidearen helburuak denboraldi berrian.

 

Denon Artean prozesuaren barruan, Urrestillan eta Nuarben bilerak egingo ditu udalak

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 13:14 | Udala

Azpeitiko Udala hasi da 2018rako aurrekontuak osatzeko Denon Artean prozesuarekin. Auzoetako ordezkariekin bilera eginda erabaki dute Urrestillan eta Nuarben bilera bana egitea, Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriaren proiektuaz eta Nuarbeko etxe batzuetako ur zikinen arazoaz hitz egiteko. Herritarrek aste honen bukaera bitartean egin ditzakete aurrekontuetarako proposamenak.

 

Sari banaketa eginda, hurrengo urtera arte agurtu dute herriko xakelariek Gipuzkoako Xake Txapelketa

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 13:11 | Kirolak

 

Zazpi astez jokatu da Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa, Azpeitiko Xake Taldeak Baigerako laugarren solairuan duen egoitzan. Aurten aurrenekoz jokatu dute txapelketa herrian, eta horregatik, xake taldeak eskerrak eman dizkio Udalari ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bihar itxiko da Bakegileek Parisen egingo duten mobilizaziora autobusez joateko izen-ematea

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 12:51 | Politika

Izen-ematea Orkatz, Kantoi, Lorea eta Urola express tabernetan egin daiteke. angileek 50 euro ordaindu behar dute, eta ikasleek, langabetuek zein langile prekarioek 20 euro

 

Xabier Orbegozo 'Arria V'.a: "Apustua irabazteko esperantza guztia daukat"

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 12:44 | Kirolak

Arria V.ak eta Xabier Zalduak apustua jokatuko dute igandean, Azpeitiko zezen plazan. Hamar kanaerdiko ebaki eta hamar kilometro egingo dituzte korrika, 12:00etan hasita. 4.000 euro jarri ditu alde bakoitzak. Urola Kostako Hitzak Arria V.arekin hitz egin du.
 

Euskararen aldeko jaia egingo dute ostiralean Soreasuko Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-11-29 : 12:42 | Euskara

Euskararen eguna gainean dugun honetan, Elkar-ekinek ere bere aletxoa jarri nahi du data berezi honen ...

Zabalik da Arkupehotsak proiektuko bigarren deialdia

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 12:01 | Kultura

Otsailetik ekainera arteko zuzenekoak antolatzeko hamar talde aukeratuko dituzte. Gaurtik abenduaren 27ra bitartean eman daiteke izena Kulturazen webgunean. Lehen deialdian 23 taldek eman zuten izena, eta hamar taldek aukeratu zituzten. Dagoeneko sei taldek eman dute zuzenekoa Sanagustin Kulturguneko arkupean.

 

Azpeitiko EAJk 110. urtemuga ospatuko du datozen egunetan

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 10:24 | Politika

Ostiralean Pello Elorzak idatzitako Aberria bihotzean. Azpeitiko EAJren 100 urtetik gorako ibilia liburua aurkeztuko dute Batzokian. Zapatuan, aldiz, alderdiaren ibilbideaz erakusketa zabalduko dute jeltzaleek Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. 

 

Sobiertar Batasunaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte asteburuan Gaztetxean

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 10:16 | Gizartea

Ostiralean eta zapatuan egingo dituzte jardunaldiak Gaztetxean. Aimar Uribesalgo eta Jon Kortazarrek solasaldiak eskainiko dituzte, eta horiez gain fanzine erakusketa eta 'Maxuxta leninista' poesia errezitaldia prestatu dituzte.

 

Koket, Farmazabal eta Pipes saltokiek Singular Dendak ziurtagiria jaso dute

Uztarria.eus | 2017-11-28 : 21:47

Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten Singular Dendak ziurtagiria jaso dute Azpeitiko eta Azkoitiko lau saltokik. Singular Dendak ziurtagiriak saltokiek eskaintzen duten tratu pertsonalizatua aitortzen du, eta ...

Emaitzak: 253 | Orriak: 1 2 3 4 ... 10 11 12 13