Artxiboa: 2017 9

42 urte gerora ere, Angel Otaegi gogoan izan dute Nuarben

Uztarria.eus | 2017-09-30 : 14:44 | Politika

 

Joan den asteazkenean, irailaren 27an, 42 urte bete ziren Francoren erregimenak Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztar etakideak fusilatu zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Urtemugaren harira ...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Sammic eta Añares taldeak aurkeztu ditu Iraurgi SB-k

Uztarria.eus | 2017-09-30 : 12:45

Iraurgi SB-k Sammic eta Añares taldeak aurkezteko ekitaldia egin du gaur goizean, Loiolako basilikaren aurrean. Bi taldeetako jokalariak ez ezik, Azkoitiko eta Azpeitiko alkate Javier Zubizarreta eta Eneko Etxeberria ...

Azpeitikoa izango da Urola Kostako Kros Mistoen II. Txapelketaren lau probetan aurrena

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 20:28 | Kirolak

Ezkioko mendi lasterketa berria batu zaie bigarren edizioan Azpeitiko, Errezilgo eta Zarauzko krosei. Lau probetatik gutxienez hirutan parte hartu beharko da txapelketan puntuatzeko. Urriaren 28an izango da Ikasberri KEk antolatutako Herriarteko VIII. Kros Mistoa.

 

Azpeitiarra zara eta Katalunian izango zara U1ean?

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 16:50 | Politika

Igandean, erreferendumaren egunean, Kataluniako giroaren berri emateko asmoz, han diren azpeitiarrek ateratako irudiak bildu nahi ditu Uztarriak. Katalunian dauden herritarrek bakarkako, taldeko nahiz giroaren argazkiak eta bideoak bidal ditzakete uztarria@uztarria.com helbidera. Jasotako argazkiekin irudi bilduma osatuko du Uztarria.eus-ek.

 

Sestaon jazotako hilketa matxista gaitzetsi du Udalak

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 16:13 | Udala

Ikastetxeetan martxan jarritako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bitartez, "pertsonen arteko berdintasuna landuz" indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi du Udalak.

Azpeitira iritsi berri direnei harrera egiteko protokoloa zehaztu dute hainbat eragilek eta Udalak

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 15:51 | Gizartea

Protokoloaren helburua da guztiek modu bateratuan eta koordinatuan egitea harrera hori, "ahalik eta egokien egiteko, informazio eta aholkularitza zerbitzu egokiena emateko eta eraginkorragoa izateko". Protokoloa printzipio batzuen gainean landu dela esan dute, eta printzipio edo balio horiek oinarrian dituela. Bertan zehazten dira eragile bakoitzak etorri berriei egin beharreko lehen harreraren aurrean jarraitu beharreko pausoak.

 

Monika Juaristi: "Jende askok aldatu du iritziz Espainiaren jarrera tarteko"

Urola Kostako Hitza | 2017-09-29 : 14:57 | Politika

Monika Juaristi (Azpeitia, 1989) Sant Cugat del Vallesen (Bartzelona, Katalunia) bizi da duela bi urtetik. Erreferendumaren harira, "une oso polita" ari dela bizitzen esan du, eta prest dago igandean boza emateko.

 

Langile autonomoei zuzendutako ikastaroa eskainiko du Iraurgi Berritzenek urriaren 3an

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 14:13 | Ekonomia

Tailerrean parte hartzen dutenek saioetan ikasiko dute zein diren autonomo batek hiruhilero ordaindu behar dituen zergak. Besteak beste, zerga horiek nola bete behar diren, noiz eta zenbatero aurkeztu behar dituzten eta non aurkeztu behar diren irakatsiko dute saioetan. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

 

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVIII. zikloa urriaren 8an iritsiko da Azpeitira

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 13:10 | Kultura

Loiolako Basilikan izango da organo kontzertua, eta parte hartuko dute emanaldian Ainhoa Zubillaga mezzoak eta Loreto Fernandez organo jotzaileek. Urriaren 8koaz gain, beste bi zuzeneko eskainiko dituzte Azpeitian. Urriaren 22an, besteak beste, Jose Luis Frantzesena ariko da Loiolako organoan.

 

Haurrentzako eskuoihalak komunera ez botatzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 12:21

Haurrentzako eskuoihalak ur saneamendu sarean arazoak sortzen dituztela-eta, horiek komunera ez botatzeko eskatu die Udalak herritarrei. "Nahiz eta bilgarri batzuetan eskuoihalak biodegradableak direla jartzen duen, horiek hondakin ontzira bota behar ...

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Sammic ISBko mutilak eta Añares ISBko neskak, denboraldiari ekiteko pronto

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-09-29 : 11:53 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Taldeko bi talde nagusienak datorren asteburuan hasiko dira 2017-2018 denboraldiarekin. Sammic Hosteleriak igandean egingo du debuta Urrezko LEB Ligan, Azpeitiko kiroldegian Coruñaren aurka jokatuko duen partidan. Añares Riojako neskek, berriz, bihar ekingo diote denboraldiari, Azkoitian. Kemegal Cortegada izango dute parez pare, 18:00etan hasita.

 

Mikel Aiestaranek V. Manu Leguineche Katedrako Kazetaritza saria irabazi du

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 10:08 | Komunikabideak

Aiestaranen "independentzia, zorroztasuna, egiaren aurrean agertutako errespetua eta bere ibilbide profesionalean erakutsi duen adierazpen askatasunaren defentsa" nabarmendu ditu epai-mahaiak.

 

'Lady Macbeth' eta 'Tadeo Jones 2' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 09:07 | Kultura

Datorren asteburuan ere bi film izango dira ikusgai Soreasu antzokian: Lady Macbeth eta Tadeo Jones 2: El secreto del rey Midas. Bihar, zapatua, 22:00etan emango dute Lady Macbeth aurrenekoz ...

Azpeitiko EH Bildu Kataluniaren ondoan egongo da datozen egunetan ere

Erabiltzailearen aurpegia EHBilduAzpeitia | 2017-09-29 : 08:51 | Politika

Azpeitiko EH Bilduk bat egiten du Kataluniak independentziara bidean hartutako erabaki irmoarekin, eta guztiz salatzen ...

Kataluniarentzat eta Euskal Herriarentzat demokrazia eskatzeko bilkura jendetsua plazan

Uztarria.eus | 2017-09-28 : 19:39

200 herritar inguru elkartu dira gaur arratsean herriko plazan, Kataluniako erreferenduma babesteko eta "kataluniar herria bizitzen ari den salbuespen egoera kontuan izanda". Azpeitiko Gure Esku Dagok, LABek, ELAk, EH Bilduk ...

Eskaintza zabalagoa eta ikusgarritasun gehiago, II. Txisteratik Egun Magikorako

Uztarria.eus | 2017-09-28 : 18:10 | Kultura

Sarituak izan diren magoak bisitatuko dute Azpeitia Txisteratik egunean: Imanol Ituiñok, Tuttilifamilik, Edamak, Amadeok, Armandok eta Civi_Civiac fakirrak. Gainera, magia kalera aterako du Iagomago gazte azpeitiarrak. Aurten, beste berritasun bat atera dute txisteratik: magia tailerra. Txisteratik egunaren aurretik magiara hurbildu nahi dutenek, ikastaroan izena eman dezakete bihar bitartean.

 

AnnapurnaII 86 proiektua Sanagustinera, babes bila

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema | 2017-09-28 : 16:28

Gaur, osteguna, Sanagustin kulturgunean izango dira Paradisu Zinema zineklubeko lagunak,  proiektuarentzat babes bila. Beraien heburua da 10.000 euro lortzea. 27 egunen faltan, 3.000 euro bildu dituzte.

Munoaundiko harresiaren sarbide nagusia aritu da ikertzen Aranzadi Zientzia Elkartea

Uztarria.eus | 2017-09-28 : 15:02 | Kultura

Munoaundiko sarbide nagusia ikertzen aritu da Aranzadi Zientzia Elkarteko profesional talde bat, eta helburua da "harresia ondo definitzea eta garbitzea, ondoren altxatzeko eta egonkortzeko". Modu horretan, bisita gidatuak egin ahalko dituzte harresiaren sarbidera, jendeak hura ezagutu dezan.

 

Abian dira landa eremuko V. Urkome Sariak

Uztarria.eus | 2017-09-28 : 14:35 | Ekonomia

Guztira, sei sari banatuko dituzte, atalez atal. Proiektuak urriaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztu beharko dira Urkomeren egoitzan. Hainbat balorazio irizpide hartuko ditu kontuan epai-mahaiak: ideia berritzailea, bideragarria, enplegua sustatzen duena eta teknologia berrien aplikazioa aurreikusten duena izatea, esaterako.

 

Udal Euskaltegiak curriculum propioa garatu du ikasleak erdigunean jarrita

Uztarria.eus | 2017-09-28 : 12:50 | Euskara

Curriculumarekin, metodologia berria izango dute eskoletan. Ikasleei egoera errealak eta zehatzak azalduko dizkiete, eta horiei aurre egiteko baliabideak jasoko dituzte

 

Emaitzak: 215 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11