Artxiboa: 2017 8

Ekain Ibarguren: "Uste dut pailazo jaio egin behar dela, eta, gero, ikasi eta landu"

Urola Kostako Hitza | 2017-08-31 : 17:28 | Kultura

Ekain Ibargurenek (Azpeitia, 1996) 2016an sortu zuen Ekain-Txou pertsonaia, eta, ordutik, herriz herri dabil emanaldiak eskaintzen. Antzerki munduko lehen atea 8 urterekin zabaldu zuen; izan ere, Azpeitiko gaztetxoen antzerki eskolan egin zituen hastapenak, Alaitz Olaizola aktorearen gidaritzapean. Bidea urratu duen honetan, sudur gorria ez du saltzeko.

 

Bi gizon ustez iruzur egiten saiatu dira Azpeitiko etxebizitza batean

Uztarria.eus | 2017-08-31 : 17:08 | Gizartea

Joan den asteartean jazo zen gertaera. Gizarte Segurantzakoak zirela esan zioten trajedun bi gizonek emakume bati, eta hark bere etxera sartzen utzi zion bikoteari. Gizarte Segurantzak familiari baieztatu dio beraiek ez direla inoren etxera abisatu gabe joaten. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.

Burdinbidearen Euskal Museoak bihar egingo du azken irteera diesel trenarekin

Uztarria.eus | 2017-08-31 : 12:48 | Aisia

Burdinbidearen Euskal Museoak udako ordutegia izango du bihar, eta diesel trenak azken irteerak egingo ditu orduan. 12:30ean eta 18:00etan abiatuko da trena museo aurretik.

Horrez gain, asteartean, hilaren ...

 

Zortzi proiektuk jaso dute aurtengo Sorkuntza Beka

Uztarria.eus | 2017-08-30 : 17:39 | Kultura

Udalak 12.000 euro banatu ditu sortzaileen artean. Egileek irailean aurkeztuko dituzte proiektuak eta haien inguruko xehetasunak.

 

Imanol Kerejetak Hondarribiako Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa irabazi du

Uztarria.eus | 2017-08-30 : 17:34 | Kultura

Emeki elkarteak antolatzen du txapelketa, eta 1.000 euro eta elkartearen oroigarria eskuratu ditu azpeitiarrak. Guztira, 26 partaide aurkeztu ziren lehiara.

 

Plazako komun publikoak, irekita

Uztarria.eus | 2017-08-30 : 13:07 | Hirigintza

 

Azpeitiko Azoka Plaza berritu ostean, dagoeneko zabaldu dituzte plazaren kanpoaldean jarri dituzten komun publikoak. Plaza berritu aurretik kioskoaren azpian zeuden komunak, baina haiek ez zituzten irisgarritasun neurriak betetzen. Horregatik, Azoka ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bukatu dituzte Barrenetxe auzoko gune bat berritzeko lanak

Uztarria.eus | 2017-08-30 : 12:48

Barretxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atarien aurreko bi kaleak berritzeko lanak bukatu berri ditu Udalak. Etxaldeen aurreko guneak asfaltatzeko eta ibilgailuentzako aparkalekuak margotzeko lanak uztailean hasi zituzten, eta ...

Lanzaroteko rallya irabazi du Jorge del Cidek

Uztarria.eus | 2017-08-30 : 09:49 | Kirolak

Jorge del Cid auto gidariak eta haren kopilotu Nerea Odriozolak irabazi dute asteburuan Lanzaroten (Espainia) jokatu duten XX. Isla de los Volcanes Lurreko Rallya. MRT taldeko Mitsubishi Lancer Evo autoarekin ...

 

Dozenaka lagunek salatu dute Glual Energy enpresako lan istripua

Uztarria.eus | 2017-08-29 : 12:41

Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea lelopean, dozenaka lagunek salatu dute joan zen ostiralean Azpeitiko Glual Energy enpresan izandako lan istripua. Istripu horretan, 50 urteko azpeitiar langile bat hil zen ...

Jon Orbegozo Lagun Onakera itzuli da, Amorebietak utzita

Uztarria.eus | 2017-08-29 : 10:09 | Kirolak

Hainbat urtez Espainiako Bigarren B Mailan aritu da azpeitiarra, Lemoarekin, Barakaldorekin eta Amorebietarekin. Orain, Amorebietan utzita, futbol ibilbidea hasi zuen taldera, Lagun Onakera, itzuli da.

 

Abuztuko odol ateraldia bihar egingo dute

Uztarria.eus | 2017-08-29 : 10:01 | Gizartea

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak gazteei odola ateratzera joateko deia egin die.

 

Oporren osteko lehen irteera, igandean Aralarrera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2017-08-28 : 21:53 | Aisia

Oporren osteko lehen irteera igandean egingo dugu. Egun osoko ibilaldia egingo dugu. Guardetxetik (Aralar) Amezketara ...

Glual Energy enpresan ostiralean izan zen lan istripua salatu du CCOO sindikatuak

Uztarria.eus | 2017-08-28 : 13:46

Joan zen ostiralean 50 urteko azpeitiar langile bat hil zen Antzibarrena industriaguneko Glual Energy enpresan istripua izanda, eta gaur, astelehena, elkarretaratzea egin dute CCOO sindikatuko kideek Azpeitiko plazan. Lan istripu ...

Kalean animalientzat jana uztea salatu du herritar batek

Uztarria.eus | 2017-08-28 : 13:48 | Gizartea

 

Azpeitian Perez Arregi plazatik Madalena auzora bitartean, norbaitek kalean animalientzat jana eta pentsua utzi izana salatu du herritar batek. "Eguna joan eta eguna etorri animalientzako jana uzten du kale bazterretan ...

»» Ikusi argazki guztiak (4) »» Erantzunak: 5 (Kontrakantxa, alaken, neskabat56, earki, hauhalaxedek)

Herritarrak lan munduan integratzeko hitzarmena berritu dute Atzegik eta Udalak

Uztarria.eus | 2017-08-28 : 13:25

Udalak eta Atzegik herritarrak lan munduan integratzeko lankidetza hitzarmena urtebetez berritu dute, eta akordio horri esker Ander Alberdi azpeitiarrak igerilekuan lanean jarraitu ahal izango du. Udalak esan duenez, egunerokoan intregrazioarekin ...

Azken txanpan dira Goikokaleko San Agustin festak

Uztarria.eus | 2017-08-27 : 18:28 | Festak

 

Ostiralean hasi ziren Goikokaleko San Agustin festak, dardo txaeplketarekin, eta atzo egun osoko festa eguna izan zuten kale horretako bizilagunek; izan ere, zezen txikiak eta poniak, mus txapelketa, triki-poteoa, afaria ...

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Premietxeberri baserriak hainbat sari jaso du Gipuzkoako X. Limousin Txapelketan

Uztarria.eus | 2017-08-27 : 12:39 | Gizartea

Elgoibarren jokatu zen txapelketa, San Bartolome jaietako Baserritarren Egunean. Premietxeberri baserriko ordezkariek Ukuilu Onenaren Saria eta Idisko Onenaren Saria jaso zituzten, besteak beste.

 

Giro ederrean ari dira ospatzen Goikokalean San Agustin jaiak

Uztarria.eus | 2017-08-26 : 18:51 | Festak

 

Atzo dardo txapelketarekin hasi ziren Azpeitiko Goikokaleko San Agustin festak, eta gaur ere hainbat ekitaldi ari dira egiten jai giroan. Goizean zezen txikiak eta poniak izan dira plazan, gaztetxoen gozamenerako ...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Langile bat hil da istripuz Glual Energy enpresan

Uztarria.eus | 2017-08-25 : 13:44 | Ekonomia

12:25ak aldean izan du istripua 50 urteko gizon azpeitiar batek, Antzibarrena industriaguneko enpresan. Ertzaintzak zer gertatu den argitzeko ikerketa jarri du martxan. Azpeitiko Udalak istripuaren zergatia "aztertzea eta lehenbailehen argitzea" eskatu die Osalani eta enpresari. Sindikatuek elkarretaratzea deitu dute asteartean, 11:00etan, Glual enpresaren atarian.

 

»» Erantzunak: 1 (makolo)

Dardo Txapelketarekin, gaur hasiko dira San Agustin jaiak Goikokalen

Uztarria.eus | 2017-08-25 : 12:10 | Festak

Dardo Txapelketa 22:00etan izango da Fideo de Mileto tabernan. Parte-hartzaileek orduan eman beharko dute izena, 10 euroren trukean. Hainbat sari banatuko dute txapelketa bukatzean. Biharko eta etzirako ere ekitaldi ugari antolatu dute San Agustin festen bigarren edizioan.

 

Emaitzak: 74 | Orriak: 1 2 3 4