Artxiboa: 2017 7

Txomingeroak, zezenak eta elkarretaratzeak, San Inazio arratsalderako

Uztarria.eus | 2017-07-31 : 20:01 | Festak

 

San Inazio arratsaldean Txomingeroek jarri dute giroa kalean. Plazako kioskoan egin duten bazkariaren eta haren aurretik zein ondoren, aurrena txarangarekin eta, gero, Elektrotxarangak lagunduta, umore ona nagusi izan da Txomingero ...

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Prozesioa, meza, zezen txikiak, bandaren kontzertua eta Txomingeroen poteoa izan dira protagonistak San Inazio Eguneko eguerdian

Uztarria.eus | 2017-07-31 : 19:07 | Festak

 

Atzo, San Inazio bezpera, eguerdian udaletxeko balkoitik herriko dantza taldeetako eta eskoletako ordezkariek jaurti zuten txupinazioarekin lehertu zen festa Azpeitian, eta herri bazkaria, karpagunean jolasak, zezen txikiekin jolasak, zezenketak, kontzertuak ...

»» Ikusi argazki guztiak (55)

'Hiru lore beltz'-en esker ona

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-07-31 : 15:58 | Gizartea

Joan den uztailaren 28an, 'Hiru lore beltz' ikuskizuna eman genuen Sanagustin kulturgunean, eta orain ezker-eskuin ...

Kepa del Hoyo euskal presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako

Uztarria.eus | 2017-07-31 : 15:40 | Politika

'Espetxe politika hiltzailea!' lelopean kontzentrazioa egingo dute 19:00etan hasita, plazan. Galdakoztarra Badajozeko espetxean hil da, bihotzekoak jota.
 

Xaguxatar parkean txikizioa egin dute asteburuan

Uztarria.eus | 2017-07-31 : 10:15 | Gizartea

 

Herritar batek zapatuan bidalitako irudiak dira honako hauek. Hain zuzen ere, Ingurugiro Etxearen kanpoaldean dagoen Xaguxatar parkea hankaz gora ikus daiteke irudietan. Larunbat arratsaldean ateratako irudiak dira, eta argazkiak atera ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Txupinazoarekin, azpeitiarrak murgildu dira festa arroxan

Uztarria.eus | 2017-07-30 : 13:37 | Festak

 

Santioetako beroketaren ostean, iritsi dira San Inazio jaiak Azpeitira. Eguerdiko hamabietarako plaza jendez lepo zegoen, saninazioei hasiera eman dien txupinazoa botatzeko zain baitziren herritarrak. Herriko dantza taldeetako eta eskoletako ordezkariak ...

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Txitximorek saninazioetarako mezua ekarri du: "Gaua eta kalea gureak ditun"

Uztarria.eus | 2017-07-29 : 22:42 | Festak

Urtero legez, Haujijijai festa batzordearen Txitximorek mezu argia zabaldu du San Inazio festak hasteko ordu batzuen faltan: "Gaua eta kalea gureak ditun". Eraso sexistei aurre egiteko zabaldu dute Txitximoreren bideoa ...

Hasi da saninazioetako zezenketa feria

Uztarria.eus | 2017-07-29 : 18:47 | Festak

 

Ohi baino goizago, gaur, San Inazio bezperaren bezperan, hasi dira aurtengo festetako zezenketak. Zezenzale asko elkartu da zezen-plazan, Curro Diaz, Miguel Angel Perera eta Roca Rey toreatzaileak Fuente Ymbro ganadutegiko ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Donostiako Klasikoa, Azpeitian

Uztarria.eus | 2017-07-29 : 14:27 | Kirolak

 

Donostiako Klasikoaren 37. edizioa jokoan da gaur, eta Azpeititik ere igaro dira txirrindulariak. Ordubata laurden gutxitan zegoen aurreikusita lasterketaren iritsiera, eta zuzen ibili dira parte-hartzaileak. Zestoatik iritsita, Landeta zehazkatuta Errezilerako ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Sanagustin leporaino bete da 'Hiru lore beltz' emanaldiarekin

Uztarria.eus | 2017-07-29 : 14:02 | Kultura

 

Festen atarian, atzo, eskaini zuen herriko sortzaile hainbatek Hiru lore beltz emanaldia Sanagustin kulturgunean. Elkar-ekinek, Dinamoak eta hainbat herritarrek azken hilabeteetan prestatutako ikuskizunak arrakasta itzela izan zuen; izan ere, dozenaka ...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Batzordearen balioak berretsita, festak ondo pasatzeko deia egin du Haujijijaik

Uztarria.eus | 2017-07-29 : 13:16

Haujijijai batzordeak agerraldia egin zuen atzo arratsaldean, eta argazki jendetsua atera zuten plazan. Egun osoan zehar hainbat lagun aritu zen festetarako gauzak prestatzen, eta azken hilabete eta asteetan ere lanean ...

San Inazio egunean, arratsaldeko bost eta erdietan

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia | 2017-07-29 : 10:51 | Iritzia

San Inazio egunean, arratsaldeko bost eta erdietan, elkartzen hasiko gara zezen-plaza aurreko bideaz bestalde dagoen espaloian. Ez digute gehiago hurbiltzen utziko zezen-plazara.

Errekortariak, making of

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2017-07-28 : 20:00 | Festak

Joan den Santio Eguneko Errekortarien Txapelketako bideo berezi bat egin du Alex Berasategik.

Eraso sexisten aurkako kanpaina jarri dute martxan saninazioetarako

Uztarria.eus | 2017-07-28 : 12:57 | Gizartea

Saninazioetan eraso sexistei "aurre hartzeko" hainbat neurri hartu dituzte Azpeitiko Udalak eta Haujijijai festa batzordeak, elkarlanean, hiru lan lerrotan: prebentzioa, arreta eta erantzuna. Eraso sexisten aurkako kanpainaren helburua da herritarrek festez "libre eta seguru" gozatzea. 

 

Ikus-entzule ugari elkartu zuen Bandaren pasodobleen kontzertuak

Uztarria.eus | 2017-07-28 : 12:40 | Kultura

 

Aspaldiko urteetako usadioari jarraituta, Udal Musika Bandak pasodobleen kontzertua eskaini du aurten ere, saninazioetarako motoreak berotzen joateko. Atzo gauean izan zen aurtengo hitzordua, plaza Nagusian. Kioskoa hartu zuten Bandakoek, behean ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Ondo pasatu saninaziyuek!

Erabiltzailearen aurpegia EHBilduAzpeitia | 2017-07-28 : 12:17 | Iritzia

Urtebete zain egon ostean, iritsi dira saninazioak. Larunbatetik aurrera, Azpeitian ez da faltako musikarik, ikuskizunik, kirol emanaldirik, parrandarik. Horregatik, azpeitiar zein bisitari guztiak gonbidatu nahi ditugu kaleez, giroaz eta festez ...

Aurkeztu dituzte bihartik aurrera toreatuko dituzten zezenak

Uztarria.eus | 2017-07-28 : 12:07 | Festak

 

Bihar, zapatua, egingo da aurtengo San Inazio festetako lehen zezenketa, eta atzo arratsaldean egin zuten zezen-plazan urteroko desenkajonamendua, festetako hiru zezenketetan toreatuko dituzten zezenak aurkezteko. Fuente Ymbro, Ana Romero eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Elurretan zimeldu ziren hiru lore beltzei keinua

Urola Kostako Hitza | 2017-07-28 : 11:18 | Gizartea

Herriko hainbat eragilek eta sortzailek Hiru lore beltz emanaldia eskainiko dute gaur, 22:00etan, Sanagustinen. 1973an Ezpeletan hil ziren hiru migratzaileren historia da ikuskizunaren ardatza.

 

Festetan "adi" ibiltzeko hainbat gomendio eman ditu Ertzaintzak

Uztarria.eus | 2017-07-28 : 11:24 | Gizartea

Festen atarian, norbere gauzak zaintzeko oharra plazaratu du Ertzaintzak, eta hainbat gomendio eman du.

"Balio handiko gauzak" soinean ez eramateko adierazi dute, eta poltsa "ondo itxita" eta aurrekaldean edukitzeko gomendatu ...

 

»» Erantzunak: 1 (Ieu)

Gaur izango da herri bazkarirako boluntarioen batzarra

Uztarria.eus | 2017-07-28 : 10:48 | Festak

Plazan izango da, 20:00etan hasita. Bertan banatuko dira Marea Arroxak hilaren 30ean egingo duen herri bazkariko lanak. 19:30ean, berriz, Marea Arroxa osatzen duten herritar guztiek argazki erraldoia aterako dute plazan. 

 

Emaitzak: 233 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12